WEBINAR PARKEAK / WORKSHOP DIGITALA: TELELAN ERAGINKOR ETA OSASUNGARRI BATERAKO GAKOAK

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Maiatzaren 26an (asteartea) 09:00 – 10:30

Gure erakundeetatik, hainbat erritmotan, ekin diogu aurrez aurreko jarduerara itzultzeko faseari.

Jakin badakigu, gaur egungo egoeran, aurrez aurreko jarduera hori telelanarekin konbinatuko dela, eta inguru horretan lan egiteko trebetasunak behar dira.

Horregatik, Learnlightekin batera, proposamen hau prestatu dugu, lantegi birtual modalitatean, egoera horretan lan egiteko elementu nagusiak jorratzeko.

Teknologia daukagu eta kontu praktikoekin zerikusia duen guztian trebatu behar gara, talde-lana, pertsonen arteko komunikazioa, zereginen jarraipena… eraginkorrak izan daitezen.

Hala, tailer honetan ikusiko dugu nola:

  • Lan birtualaren erronkak gainditu
  • Birtualki lan egin eta ekipo birtualak kudeatu
  • Lan birtualerako trebetasunak garatu

Hizlaria: Jessica Rojas   Talentua garatzen, karrera eraldatzen eta kulturarteko harremanetan espezializatutako profesionala. Coachingean eta enpresetan prestakuntza globalean aditua.

Eman ezazu izena hemen

Plaza mugatuak. Konfirmazioa email bidez jasotzen dutenek bakarrik parte hartu ahalko dute webinarrean.

Izena emateko arazoak badituzu edo informazio gehiago nahi baduzu: cs@parke.eus

Partekatu

Beste berri batzuk