Yuzz programa Araban 20 ekintzaile gazteren bila dabil beste edizio baterako

Abian da YUZZ “Ideiak dituzten Gazteak” Programako deialdia, Santander Emprendimiento Nazioarteko Zentroak (CISE) antolatua, Araban BIC Arabaren (Arabako Eraberrikuntza – Industrialdea) babesarekin, Banco Santanderren laguntzarekin Santander Universidades Dibisio Globalaren bidez eta Eusko Jaurlitzaren laguntzarekin SPRIren bidez

yuzz18 eta 31 urte bitarteko gazteei zuzenduta programa honen bidez, sei hilabeteko laguntza, trebakuntza eta aholkularitza eskaintzen da ideia berritzaileetan oinarritutako negozio-planak gauzatzeko. Ideia horiek teknologia oinarria dute eta lehiaketan parte hartzeko hautatutako gazteen proposamenak dira.

YUZZek, bere zentroetan, lan-eremu bat jarriko du parte-hartzaileen esku entitate laguntzaileek lagatako instalazioetan (YUZZ Araba Zentroa BIC Araba dago, Arabako Teknologi Parkean), trebakuntza eta aholkularitza jarduerak gauzatzeko beharrezkoak izango dituzten azpiegiturekin eta ekipamenduarekin.

Gainera, tutoretza eta diziplina anitzeko aholkularitza programak jaso ditzakete, eta parte-hartzaile bakoitzak laguntza pertsonalizatua izango du. Tutoreak, enpresa berritzaileetako edo oinarri teknologikoko enpresetako negozio-planetan esperientzia luzea dute, eta ekintzaileen ekintzailetzari laguntzen diote, etengabeko arreta eskainiko diete eta negozio-plana egiten orientatu dituzte.

YUZZ programaren bidez, parte-hartzaileek aditu-sare zabala izango dute. Enpresa munduko zenbait profesionalek, hainbat irakaslek eta berrikuntzan eta ekintzailetzan aditu diren hainbat ikertzailek osatzen dute aipatutako sarea. Lurralde nazionalean banatutako 200 adituk osatzen dute aipatutako sarea, eta parte-hartzaileei irakasle edo profesional moduan duten esperientzia erakutsiko diete hitzaldien, eskolen, tailerren edo beste trebakuntza jarduera batzuen bidez. Eskaintzen zaien enpresa-sorrera eta -kudeaketari buruzko trebakuntza ekintzaile batzuen kasu praktikoetan oinarrituta dago, eta ekintzaileak berak izan beharreko gaitasun eta abileziak irakasteko helburua du.

Hiru proiektu nazional onenek 60.000 euro jasoko dute; 30.000 euro lehen saridunarentzat, 20.000 bigarrenarentzat eta 10.000 hirugarrenarentzat.

Bertako sariei esker gazteek Silicon Valleyra (Kalifornia, EEBB) joateko aukera izango dute, berrikuntzaren nazioarteko eredu garrantzitsuena zuzenean ezagutu dezaten. Astebetez irabazleek enpresa teknologiko ospetsu batzuk bisitatuko dituzte, ingurune akademiko eta enpresa-eremuko zenbait eragilerekin izango dira, eta “networking” lanak egingo dituzte.

Gainera, Arabako lehengo hiru hautatuek BIC Arabako instalazioetan 5 hilabetez eremu bat izango dute erabiltzeko moduan eta doan, baita proiektuak garatzeko aholkularitza espezializatua ere.

Edizio honetan parte hartu nahi dutenek otsailaren 19a baino lehen proposamena bidal dezakete programaren web ofizialera: www.yuzz.org. Gazteek bidalitako proposamen guztien artean, 20 aukeratuko dira. Proposamen horiek martxotik 5 hilabetez garatuko dituzte. Aukeratutako ideiak edo proiektuak hainbat gairi buruzkoak izango dira baina guztiek elementu komun bat izango dute: oinarri teknologikoko proiektuak izango dira.

Ideia berritzaile bat baduzue, Yuzz ekimenean parte hartzen animatzen zaituztegu!

IZENA EMAN: www.yuzz.org

Edozein zalantza argitzeko: maitane@bicaraba.eus  / 945 29.82.82