Zabalik dago Euskadira itzulitako euskal profesionalak kontratatzeko enpresei laguntzeko LANdhome deialdia

Gipuzkoa

LANdhome programa Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak bultzatzen du eta Euskadiko enpresetan, nazioarteko esperientzia baten ostean Euskadira itzultzen diren adituei kalitatezko enplegua bermatzera zuzendutako jarduketako Enpresen Nazioartekotze Planaren baitan dago.

Orotara 200.000 euro bideratuko lirateke kontratazioari laguntzeko programetara

fotoconsejoEusko Jaurlaritzak LANdhome programaren deialdirako laguntza-zerrenda onartu du; programak diru-laguntzak bideratzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita dauden enpresetara, betiere, Euskadira itzuli diren euskal profesionalak kontratatzeko.

Orotara, 200.000 euro bideratuko dira Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak zuzentzen duen LANdhome programara.  LANdhome programa Euskadiko enpresetan, nazioarteko esperientzia baten ostean Euskadira itzultzen diren adituei kalitatezko enplegua bermatzera zuzendutako jarduketako Enpresen Nazioartekotze Planaren baitan dago.

Programaren helburu nagusia erakundeak egokitzeko eta Euskadiko adituen itzulera ahalbidetzeko Euskadiko enpresei laguntzea da; hori guztia lan-kontratuaren lehen urtean zehar soldata gordinaren zati bat estaliko duten diru-laguntza publikoen bidez.

Eskaerak 2017ko urriaren 31ko 12:00ak arte aurkeztu ahal izango dira izapidetze telematikoaren bidez; web orri hau erabili ahal izango da horretarako:

http://www.euskadi.eus/ayudas-subvenciones-internacionalizacion/web01-a2lehiar/es/

Programako laguntzetara jo ahal izateko, enpresek indarrean dagoen nazioartekotze-plan bat eduki beharko dute. Horrez gain, enpresaren izen soziala eta EAEn establezimendu bat behintzat eduki beharko dute.

Partekatu

Beste berri batzuk