Zahartze Aktiboaren World Kafea
Adin guztietako 160 pertsona baino gehiago elkartuko dira ostegunez Bilbon World Café Europak Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentziak antolatzen duen Zahartze Aktiboaren eta Berrikuntza sozialeko World Caféan, “Zahartze Aktibo baten aldeko Europar Ahotsak” goiburupean eta Europar Batzordeak (EACEA, Europe for Citizens Programme-Action 1: Active Citizens for Europe) finantzatuan, izan ere 2012 Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldien arteko Elkartasunaren Urte aldarrikatu du. Bilboz gainera, ekimen hau Londres, Praga, Bonn, Torino eta Estrasburgon ere egingo da, eta hiri horiek sare bat eratuko dute, zeren eta partaideetako batzuk haietan guztietan izango baitira beste leku batzuetan gertatu denaren berri emateko.
World Kafea partaidetza-dinamika bat da ideia berritzaileak eragiteko prestakuntza desberdinetako pertsonak talde txikitan elkartzen dituena, izan ere bestela ez lirateke sortuko, eta hartara adimen kolektiboa azalerarazten du lankidetzaren bitartez. Partaideak 4 pertsonako taldetan elkartzen dira eta mahai baten inguruan esertzen dira, eta bertan kafe bat hartzen ari diren bitartean haietako bakoitzean egiten diren galderei erantzuna ematen saiatzen dira. Pertsonetako bat “gonbidatzailea” da eta gainerakoak mahaiz mahai aldatuz joaten dira eta taldez aldatzean, aurreko partaideen ekarpena sakontzen da. Hartara, jatorri desberdineko pertsonen interakzioari esker, mezu bat eraikitzen da pixkanaka.
Ekimen berritzaile horren bitartez ateratako ondorioak, gizarte osoarekin zerikusia duten auzien inguruan hiritarren partaidetza sustatzen dutenak politiken gomendio zehatz erara helaraziko zaizkie, zahartze aktiboaren eta nazioarteko elkartasunaren inguruan tokiko, nazioko eta Europako arduradun politikoei, hala nola Europar Batzordeko EACEAri.
World Kafe bakoitzak gai jakin bati buruzkoa izango da. Bilboren kasuan “zahartze aktiboa eta berrikuntza soziala” izango da. Innobasque planteamendu berritzaile batekin ari da lanean fenomeno horri buruz: zahartzea prozesu arrakastatsu bat da aukerak sortzen dituena eta Euskadik horiek garatzeko gaitasuna du. Gainera, zahartzea merkatu-aukerak sortzeko ahalmena duten bost arloetako bat da. Euskadirentzat hazkuntza-eredu berri bat bultzatuko duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2015 Planak jasotzen duenez.