BeParke
bizi parkea
Pertsona eta enpresentzako zerbitzuak, haien jarduera modu eroso, atsegin, eraginkor eta jasangarrian gara dezaten laguntzen dietenak, beraien negozio-helburuak lor ditzaten ahalbideratuz.
Ezagut itzazu zure enpresa ezartzeko espaziorik onenak, eskain diezazkizugun aukera zabalak arakatuz eta zure beharretara ondoen egokitzen dena aukeratuz.
bizi parkea
Pertsona eta enpresentzako zerbitzuak, haien jarduera modu eroso, atsegin, eraginkor eta jasangarrian gara dezaten laguntzen dietenak, beraien negozio-helburuak lor ditzaten ahalbideratuz.
aukerak lotzen
Kontaktu pertsonalizatuak identifikatzen, Parke Teknologikoko enpresa berrietara iristen, berariazko sektore eta jarduerekin zerikusia duten Estatuko eta nazioarteko enpresekin topaketak sustatzen, eta trakzio-enpresekin topaketak bultzatzen laguntzen duten zerbitzuak.
pertsonak indartzen
Hauexek dira indargune nagusiak: gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea –oro har eta, batez ere, emakumeen artean–; zientziaren eta teknologiaren arloetan erreferente diren Parkeko enpresetako emakumeak ikusaraztea; espezializatutako profesionalak erakartzea eta haien leialtasuna lortzea, Parkeak talentuaren gune gisa duen irudia indartuz.
proiektuak bultzatzen
Berrikuntzaren eta talentuaren arloko eragile nagusiak identifikatzeko eta haiengana hurbiltzeko zerbitzua, enpresak hazteko eta sendotzeko kapitala eta finantzazioa bilatzeko aukerak ezagutarazteko, eta erakundearen hazkundean eta nazioartekotzean laguntza pertsonalizatua ematea.
ideiak ikusaraziz
K·media Euskadiko Parke Teknologikoaren Komunikazio Arloak Parkeko enpresen eskura jartzen ditu bere komunikazio-kanalak –webgunea, Euskotek aldizkaria, enpresa-buletina, sare sozialak–, enpresei haien helburu estrategikoak lortzen laguntzeko.
etorkizuna eraikitzen
Enpresei joerak berenganatzen laguntzen dieten zerbitzuak, haien interesetara bideratutako balio handiko saioen bitartez.