Zergatik Euskadi

Euskadi duen industria-oinarri sendoagatik nabarmentzen da, eta 4.0. Industriaren aldeko apustu garbia egiten duelako. Lehiakortasunaren eta bizi-kalitatearen gune garrantzitsua gara, OCDE erakundearen esanetan.

Ezagutu Euskadi

Lehiakortasunarekin, berrikuntzarekin eta bizi-kalitatearekin konprometitutako herrialdea da.

Proiektu estrategikoetarako gune erakargarria da Euskadi, industriaren arloan duen esperientzian eta tradizioan oinarrituta, 4.0. Industria irmotasunez defendatzen duena.

Bizi-kalitatea handia

Bizitzeko leku bikaina da Euskadi. Eta halaxe berresten dute hemengo ingurune berdeek, hondartzek, naturak, kulturak, aisialdiak eta munduko gastronomiarik onenetako batek.

Industria sendoa

Industria da Euskadiren oinarrietako bat, lurraldeko BPGren % 24 hartzen du, eta ekonomiarako funtsezko sektorea da.

Prestakuntza eta kualifikazioa

Lau unibertsitate ditu Euskadik, eta gazteen ia % 50ek ditu goi-mailako ikasketak. Gainera, Europan erreferenteak gara Prestakuntza Dualean.

Berrikuntzaren aldeko apustua

BPGren % 2,08 bideratzen da I+Gera; Estatu osoan I+Gri ekarpen handiena egiten dion lurraldea da.

Kokaleku estrategikoa

Konexio bikainak, aukera apartak

Kokapen estrategikoa, maila goreneko konexioekin.

2 portu

Bilboko portua
Pasaiako portua

1 Trenbide-sare bat

Europako barne-sarean integratuta dagoena
(2027rako aurreikuspena)

3 aireportu

Nazioarteko konexioekin

1 Hedatzen ari den espazio logistiko bat

Bederatzi milioi metro2 lurzoru, erabilera logistikorako. Gehieneko konektibitatea eta intermodalitatea.

Erakundeen babesa

Euskadi, negozioetarako ingurune aproposa.

Konfiantza instituzionala eta babes ekonomikoa funtsezkoak dira negozioak aurrera atera daitezen. Euskal Herri Administrazioak enpresen garapenarekiko eta hazkundearekiko erabateko konpromisoa bermatzen du, ikuspegi integral eta hurbileko batetik.

Lehiakortasun-, ekintzailetza- eta digitalizazio-politikekin konprometitutako Herri Administrazioa

Eusko Jaurlaritzak eta hiru Lurralde Historikoetako Foru Aldundiek jarduera produktiboa mantendu eta finkatu eta aberastasuna sortzen jarraitu dadin laguntzera bideratutako programak eta laguntza ekonomikoak dituzte.

Enpresen hazkundea bultzatzeko funts publikoak

Euskal administrazioek aurrekontu-partida handiak bideratzen dituzte urtero enpresa-jarduera zuzenean diruz laguntzera, enpresa-proiektuak ezartzen eta horiek iraun dezaten lagunduz.

Autonomia fiskala, pizgarriekin eta kenkari onuragarriekin

Lurralde Historikoek duten araubide bereziari eta zerga nagusien zuzeneko kudeaketari esker, Euskadik bere estrategia fiskala egokitzeko eta doitzeko ahalmena du, unean-unean baldintzarik onenak eskaintzeko.

Industria, euskal apustu garrantzitsua:

I+G+b

eta nazioartekotzea, garapeneko ardatz gisa.

BPG

Euskadi da I+Gera BPGren portzentajerik handiena bideratzen duen erkidegoa, % 2,2, hain zuzen ere.

Klusterrak

Euskadik enpresen lehiakortasuna areagotzera bideratutako kluster-sare garrantzitsua du; horretarako, enpresen arteko lankidetza bultzatzen dute.

RIS3

Adimendun espezializaziorako estrategia (RIS3), industria adimentsuan, osasun pertsonalizatuan eta energia garbiagoetan oinarritutakoa.

4.0

Euskadik 4.0. Industria bultzatzen du, enpresak erakunde adimentsu bihur daitezen sustatzeko.

Europako Batzordea

Europak kontinenteko berrikuntza maila handiko eskualde gisa aitortzen du Euskadi.

Eskualde-berrikuntzako Adierazleen Europako panela RIS 2023

Euskadi, berrikuntzako interesgunea

Instituzioen konfiantzari eta administrazioek enpresa- eta ekintzaile-sareari laguntza ekonomikoa emateko duten estrategiari esker, berrikuntza maila handiko eskualde gisa nabarmentzen da Euskadi; Europako eskualde berritzaileenen buruan dago, eta kontinentearen hegoaldean liderra da.

Comisión Europea y Eurostat

Euskadin inbertsioak egiteko hazteko arrazoi ugari dago

Guk emango dizugu behar duzun informazioa

Harremanetarako