Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteek COVID-19ren aurkako proiektuetan elkarlanean daude
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko hainbat enpresek, teknologia-zentroek eta ikerketa-zentroek dagoeneko COVID-19ren aurka borrokatzeko proiektu eta ekintzetan parte hartzen ari dira. Mundu mailako pandemiaren aurka borrokatzeko, euskal sareak bere ezagutza eta teknologia proiektu desberdinen zerbitzura jarri ditu: koronabirusaren aurkako medikamentuak probatzeko proba klinikoetan parte hartuz, material jakin batzuen gabezia arintzen lagunduko duten fabrikaziorako soluzioak bilatuz edo grafenoa bezalako materialak ikertzaileen eskura jarriz
Euskadik, Biocruces Osasun Ikerketarako Institutuaren bidez, ‘remdesivir’ farmakoaren eraginkortasuna frogatzeko nazioarteko proiektuan parte hartzen du. Sendagai antibiral horrek COVID-19k hedatzeko behar duen entzima inhibitzen du. Entzima hori, RDA polimerasa, blokeatzeko eraginkortasuna probatzean oinarritzen da saiakuntza klinikoa. Beste herrialde batzuetako kasu espezifikoetan jada erabili da aukera hau baina segurtasun klinikoa bermatzeko beharrezkoa da ikerketaren III. fasea egitea. Lehen frogen arabera, COVID-19ren familia berekoak diren SARS eta MERSen aurkako botika hauek koronavirusaren hedapena geldiarazteko balio dezakete.