Zilarrezko Q-a eta Urrezko Q-a –Kudeaketaren Kalitateari Euskal Saria banatzeko ekitaldia

Bizkaia

Q orosHamar erakundek jaso dituzte astelehen honetan, abenduaren 15ean, Eusko Jaurlaritzak, kudeaketaren Bikaintasunari dagokionez lorturiko maila aintzatesten duten Zilarrezko Q eta Urrezko Q sariak. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan izan da Bilboko Euskalduna Jauregian, eta 800 ikus-entzule inguru bertaratu dira. Ekitaldiaren buru Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailburua, Arantza Tapia eta José Hernández, EUSKALITen presidentea izan dira.

Horrez gain, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua, Juan Mari Aburto, Osasuneko Sailburua, Jon Darpón, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Zentroetako Zuzendaria, Jesús Fernández egon dira ere.

Aurten urrezko Qa, Kudeaketa Aurreratua aitortzeko Euskadiko goreneko saria, industria erakunde batek jaso du, Vicinay Cadenas. Metal sektoreko enpresa honek, tamaina handiko kateak eta xurgatze-aingurak egiten ditu, bereziki petrolio-plataforma eta gainerako itsas-eraikuntzetarako. Honekin batera, Vitoria-Gasteizeko Pedagógica San Prudencio Ikastetxeak eta IC Bilbao Servicios Lingüísticos hizkuntza-akademiak ere jaso dute aitortza hau.

Zilarrezko Qak sektore desberdinetako erakundeek jaso dute: ELIKA, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak, Michelin izarra duen Boroa Jatetxeak, bi hezkuntza-zentrok, kultura munduko entitate batek eta gizarte-zerbitzuetako bik jaso dute aitortza hau.

Erakunde horiek EFQM (European Foundation for Quality Management) Bikaintasun Eredua erabili dute, beraien kudeaketa sistema ebaluatzeko eta hobetzeko erreferente gisa. Maila egiaztatzeko, EUSKALITeko Ebaluazio Klubeko kideek egindako kanpo ebaluazio zorrotza jaso dute.

Hauetaz aparte, 7 erakundek jaso dute Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzaren  Merkataritza-Bikaineko Brontzezko Qa, eta beste zortzik Q urdina-Bikaintasuna da gure helburua. Programa honetan Euskomer erakundeko kide diren enpresa-elkarteek, hiru lurraldeetako merkataritza-ganbarek eta Euskaldendak parte hartzen dute, EUSKALITekin batera, Euskadiko merkataritza sektorean Bikaintasuna bultzatzeko helburuarekin.

Aurten, Kudeaketa Aurreratuarekin Konpromisoa erakusten duten Diplomak ere eman zaizkie EUSKALITek 2014an egindako Kanpo Kontraste zerbitzua jaso duten sektore guztietako 31 erakunderi.

Partekatu

Beste berri batzuk