Zortzi erakundek parte hartu dute networking aurreratuko hirugarren jardunaldian: Innobasque Exchange

Bizkaia

  • INNOBASQUE EXCHANGEn beren berrikuntzak aurkeztu dituzte Enkarterrialde, Emaginarte, Roxtec, Dualia, Biobai, Doocuments, BikInCloud eta Innodevices-ek.
  • INNOBASQUE EXCHANGE networking aurreratuko ekimena da, Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideen eta bazkideentzat sareko berrikuntza eragiten duena, beren proiektu berritzaileak ezagutaraz ditzaten eta beren proposamenak aberasteko eta, osorik edo partzialki, gauzatzeko behar dituzten lankidetza eta itunak sarean aurki ditzaten.
  • Hirugarren edizio hau aprobetxatu da aurreko edizioen emaitzak aurkezteko eta Enterprise European Network sareak Enpresa Txiki eta Ertainen I+G+b nazioartekotzeko eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko.

InnobasqueBerrikuntzaren Euskal Agentziaren egoitzan INNOBASQUE EXCHANGEren hirugarren edizioa izan da gaur goizean; networking aurreratuko ekimena da, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren bazkideen eta bazkideentzat sarean berrikuntza eragiten duena, beren proiektu berritzaileak ezagutaraz ditzaten eta beren proposamenak aberastu eta, osorik edo partzialki, gauzatzeko behar dituzten lankidetza eta itunak sarean aurki ditzaten. Gaur goizean zortzi erakundek aurkeztu dituzte beren proiektu berritzaileak, lankidetza-formulen bila dabiltzalarik horientzat: merkataritza-bazkideak, enpresa-bazkideak, bazkide teknologikoak,  inbertsiogile  txikiak,  denbora-trukea,  kostuak  banatzea,  zerbitzuak, etab. Hauek dira: Biobai, Doocuments, Byvox, TGI, Enkarterrialde, Atouch Interactive Table, Segurtasun Elektrikoko BG Sistemak eta BiKinCloud. 

Jardunaldian zehar emaitzarik nabarmenenetako batzuk aurkeztu dira, orain arte sorturiko konexio eta lankidetzen emaitza. Esate baterako, Fernando Calvok ─lehen lantaldean  aurkezturiko  eta  dagoeneko  milioi  bat  erabiltzaile  dituen  “euskal whatsappa”  den  Spotbroseko  bazkideak─  dio  “INNOBASQUE  EXCHANGE  ekimen handia dela, ekintzailetza eta berrikuntzako ekosistema bat sortzen laguntzen duena”.

Erregai gisa erabiltzeko aluminioa in situ sortzen duten Alhymotion-etik diote “Innobasque Exchange-n parte hartuz heltzen aritu diren erabakiak azkartzen direla, edo ideia berrietarako inspirazioa ematen duela”. Hermeneus plataformak lankidetza- akordioak lortu zituen merkaturatzeko eta beste bat zentro teknologiko batekin produktu berriak garatzeko. Bestalde, Ideable enpresa zentro teknologiko batekin eta ETE batekin elkartu da pertsona nagusientzako “tablet”aren garapen berria eta bi banaketa-akordio egiteko. Emaus-en Bioeskola BBK baratze biologikoaren kasuan, proiektua errealitate bat da eta lanpostuak sortzen ari da.  Halaber,  Enterprise  Europe  Network-etik Europako  Batzordeak  enpresa  txiki  eta ertainei eskaintzen dizkien I+G+b finantzaketa-programak ezagutarazi zaizkie bildutakoei. Ekimen horietako batzuk lehen urrats bat dira Europar Batasuneko beste erakunde batzuekin osaturiko partzuergoetan erakundeak nazioartekotzeko.

Honela, proiektu guztien azalpen labur baten ondoren, bildutakoak lan-mahaietan banatu dira “Egiten, konektatzen, berritzen” filosofian oinarrituriko metodologiarekin proiektu horiek aztertzeko, non lankidetzak eta ikuspegi partekatuak biderkatu egiten dituzten abaguneak. INNOBASQUE EXCHANGE ekimenak, berak osatzen duen plataforma publiko-pribatuaren ahalmena jartzen du Innobasqueko bazkideen esku, hauek sarean berritzeko lankidetzarako tresnak aurki ditzaten.

Gaur landu diren proiektu berritzaileak honako hauek izan dira:

  • Udaltruke.   Lankidetzazko   kontsumo-ekimena   administrazioaren   barruan, Enkarterrialde-Bizkaiko Enkarterrietako udalerrien mankomunitateak sustatua. Udalen artean ondasunak eta zerbitzuak trukatzeko on line plataforma da. Jardunbide egokitzat jo dute Eudel-en gizarte-berrikuntzako agendan, eta garapen teknologikorako lankidetza bilatzen du.
  • Biobairen      berrikuntza      jolasaren      teknikak      (gamifikazioa)      bestelako testuinguruetan (negozioetan, merkataritzan, osasunean…) aplikatzean datza. Merkaturatzea bilatzen dute.
  • Doocumentsek dokumentu adimendun baten formatu berria sortu du hodeian,artxibo   informatiko   hauei   ematen   zaien   truke,   bizitza   eta   erabileraren jarraipena egiteko on line.
  • TGI (Terminal Gestor Interactivo) Kudeatzaile Interaktibo Terminalak planoak ematen ditu, ukimen-teknologiaz eta interfaze adiskidetsuarekin, eta gai  da eskaturiko informazioarekin estatistikak sortzeko denbora errealean.
  • Byvox,   Dualia   Teletraducciones-ek    garatua,   aldi bereko itzulpen- etainterpretazio-zerbitzua telefonoaren bidez.
  • Roxtec-ek segurtasuneko BG Sistema sortu du kableak eta hodiak zigilatzeko, horien estankotasuna bermatzen duelarik eraikuntza eta azpiegituretan,  eta horrek  gero  horietara  iristeko  aukera  ematen  du,  baita  bizitza  erabilgarria luzatu ere.
  • Atouch Interactive Table azken belaunaldiko ukimen-mahaia da, Innodevices-ek asmatua. Horren erabilera erabiltzaile askorentzako erakusleiho interaktibo gisa dago pentsatua.
  • BikInCloudek bizikleta estatikoa serious games-ekin eta sare sozialekin uztartzen du baterako ibilbideak egiteko. Bada etxerako bertsio bat eta gimnasioetarako beste bat.

Partekatu

Beste berri batzuk