Zurea musika bada eta une atsegin bat pasatu nahi baduzu, ez galdu PARKEA MUSIK FEST jaialdiaren edizio berri hau!
Uztailaren 2an Euskadiko Parke Teknologikoko Zamudio/Derio Campusak hartuko du Parke Musik Fest jaialdia, Parke ekosistema osatzen duten pertsonen talentu musikala ospatzen duen jaialdia
BeParke Klubaren barruan kokatzen den ekitaldi hau “Parkerako erronka” ekimenaren baitan sortutako ideia izan zen, eta ezinbesteko hitzordu bihurtu da Parke komunitatea musikaren, aisiaren eta kulturaren bidez indartzeko.
2025eko EDIZIOAREN LABURPENA
Zuzeneko musika Parke zigiluarekin
Zuzeneko emanaldiak izango dira jaialdiaren muina, hiru proposamen oso berezirekin:
- DJ Taykus, musika elektronikoa (ITP Aero)
- Kokotsa, pop-rocka (Txanogorritxu)
- Bitter bites, rock klasikoa (Zucchetti)
Zuzeneko zozketak, deskontu bereziak eta 150 kontsumizio DOAN. Eta onena… sarrera musu-truk!
Gainera, aurten futbolin txapelketa estreinatuko dugu
Parkea Musik Fest ez da musika bakarrik. Parke komunitatea indartzeko, kultura partekatzeko eta ingurune ezberdin eta sortzaile batean gozatzeko aukera da.
- Uztailak 2, osteguna
- Zamudio/Derioko campuseko egoitzaren aurrean (Barco eraikina)
- 14:30etik aurrera
Zatoz gozatzera, konektatu komunitatearekin eta ospatu musika Parkeko bihotzean.