Sindosa edateko Uren Araztegia (EUA) “giltza eskuan” egin du Drace-Dragados-entzat bi milioiren truke

Bizkaia

Bizkaiko Teknologia Parkean kokatutako eta instalazio eta kontrol-prozesuen automatizazioan berezitutako Sindosa enpresa bizkaitarrak bi milioiko proiektu bat garatzen dihardu Drace-Dragados konpainiarentzat. Hain zuzen ere, obra Almoguera-Algodor Edateko Uren Araztegiari (EUA) dagokio, bere dimentsioa eta ezaugarriak direla-eta instalazio oso garrantzitsua baita. Sindosak aldez aurretiko ingeniaritzatik kontrol-sistema martxan jartzen den arte doan lana gauzatuko du, erdi-tentsioko gelaxken hornidura eta eraikuntza, indar eta kontrol armairuak, erdi- eta behe-tentsioko instalazioa eta azpiegitura guztiaren automatizazioa barne. Hauxe dugu euskal enpresa honi iaz, 2008an, esleitu zitzaion proiekturik handiena.

Partekatu

Beste berri batzuk