Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek, euskal unibertsitateek, Zientziarako Fundazioak (Ikerbasque) eta Berrikuntzarako Euskal Agentziak osatzen duten Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluak erabaki zuen atzo I+G+B transferentziari dagozkion funtsak barneratzea. Horrek urtero 85,9 milioiko ekarpena dakar Euskadin zientzia, teknologia eta berrikuntza garatzeko. I+G+B politiken transferentzia iazko urrian adostu zen estatuko gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean; horren truke, EAJk estatuko aurrekontuen proiekturako babes parlamentarioa eman zuen.