Tecnalia korporazio teknologikoa “Custom IMD” izeneko proiektu europarrean parte hartzen ari da. Horren xedea medikuntzako inplanteen belaunaldi berria ikertzea eta merkaturatzea da, pazienteen bizi-kalitatea hobetu eta osasun-kostuak aurrezteko. Material berriak diseinatzerakoan karakterizazio-zereginak eta laguntza teknologikoa garatzeko asmoz esku hartzen du egitasmo honetan. Lortutako emaitzen artean lehenbiziko prototipo balioztatzaileak nabarmentzen dira, ikerketak barne hartzen dituen hiru alorretan: garezurreko inplantea, orno arteko diskoko inplantea eta hortz-konponketa. Horiek guztiak, gehienez ere, 48 ordutan pertsonalizatu ahal izango dira.