11 langile izan zituen eta gaur 20 urte bete dituen ITP multinazionalak 2.650 langile ditu orain

Bizkaia

ITPk (Turbo Propultsatzaileen Industria) 20 urte bete ditu, eta ia enpresa guztiak bezala, krisiarekin arduratuta dago. Hala eta guztiz ere, joan den urtean % 26,9 handiagotu zituen irabaziak eta ia 47 milioi euro irabazi zituen. Hegazkinetarako motorren enpresa fabrikatzailea motor aeronautikoen Espainiako lehen multinazional bihurtu da; gainera, Espainiaz gain, Mexikon, Erresuma Batuan, Maltan eta Estatu Batuetan ere jarduten du.

1989tik, enpresa guztiz aldatu da. Orduan, Madrilgo eta Bilboko bi lekutan 11 langile besterik ez zituen, eta 1991n saldu zuten lehen pieza, maleta batean eta eskuz entregatu zen hodi batean. Orain, 11 langile haiek 2.650 bihurtu dira eta 17 lantegi ditu Espainian, Mexikon, Ingalaterran, Maltan, Estatu Batuetan eta Txinan. Horietatik bi Euskadin daude: Zamudion eta Barakaldon, hain zuzen. Hain nabarmen gora egitearen ondorioz, erreferentziako bazkidea da defentsa-partzuergoetan, abiazio zibileko motorretan eta negozioko abiazioetan, baita motor txikien mantentze-lanetan ere.

Partekatu

Beste berri batzuk