UPV/EHUk egingo den Teknologia Parkean parte hartzea adostu du

UPV/EHUko Gizarte Kontseiluak atzo Bilbon egindako bilkuran onetsi zen Euskal Herriko Unibertsitateak Bizkaiko Teknologi Elkartegia sozietate anonimo publikoaren kapitalean parte hartzea, UPV/EHUko Zientzia Parkea eraikitzeko 188.000 metro koadrorekin. Erakunde honek prentsa-ohar bidez jakinarazi zuenez, horrekin industria-parke zientifiko eta teknologikoa eraiki nahi da, ikerketa, unibertsitate eta enpresen arteko harremanak, sormena eta diseinua sustatzeko balioko duena, betiere, kalitateari eta iraunkortasunari dagozkion parametroak errespetatuz.