2009an krisia hasi zenetik, Oinarrik 467 milioi euroko eragiketak formalizatu ditu

Gasteizen akziodunen batzarra egin duen EBSa nabarmentzen da euskal ETEentzako tresna finantzario antizikliko gisa

● Iaz,Oinarri EBS aren jarduerak 74,5 milioi euro formalizatu zituen abaletan, urteko %14ko aurrerakadarekin; sektoreak, berriz, %13ko beherakada izan zuen bere osotasunean

● Apirilera arte, Oinarrik eragiketa berriak formalizatu ditu ia 20 milioiren truke, duela urtebeteko datuen ildo berean

● Azken bost urteotan, 1.400 ETE baino gehiago sartu dira bertako bazkide-oinarrian

 

Oinarri, elkarren bermerako sozietatea, eratu zenetik, guztira 800 milioi euro formalizatu dira. Horien artean, 467 milioi 2009-2013 epealdiari dagozkie. Gainera, ordutik hona, 1.400 enpresa bihurtu dira euskal EBSko kide; hala, 3.300 ETE eta autonomo baino gehiago ditu bazkide-oinarriak.

 

Pio Agirre, Elena Zarraga y José Ignacio Garate Oinarri SGROinarrik –ETE, autonomo eta gizarte-ekonomiaren alorreko erakundeetan espezialista den elkarren bermerako sozietatea– akziodunen batzarra egin du          Gasteizeko Artium museoan . Bertan, agerian ipini da enpresak emandako finantzaketaren izaera antiziklikoa, eta ETEentzako aukerak eskaini dira, ekonomia ahul egon arren.

Hartara, duela 18 urte sozietatea abiarazi zenetik, 800 milioi euro formalizatu dira abaletan. Horietatik 467 milioi euro baino gehiago eman dira 2009an hasitako krisi ekonomiko eta finantzarioan zehar. Zenbateko hori enpresa txikientzat –bazkide-oinarriaren %90 baino gehiago–erabili da batez ere, finantza-bide berriak bilatzeko zailtasun gehiago dituzte-eta.

Akziodunen Batzarrean –Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendari María Ubarrechenak hasiera eman zion, eta Ogasun sailburu Ricardo Gatzagaetxebarriak amaiera–, Oinarriko arduradunek nabarmendu dutenez, iaz, sozietatea izan zen eragiketa berriak onetsi zituen enpresarik aktiboenetako bat, nahiz eta ekonomia, oro har, ahul egon. Horri esker, EBSa bosgarrena da estatuan formalizatutako bermeen bolumenari dagokionez.

Hala, %14 berme gehiago formalizatu zituen sozietateak, 74,5 milioi eurotara heldu arte. Sektoreko enpresek, berriz, oro har %13ko beherakada izan dute. Eusko Jaurlaritzak azken urtean abiarazitako lerro zirkulatzaileak lagundu du bilakaera positiboa lortzen.

Zentzu horretan, EBSko presidente José Ignacio Garatek bere mintzaldian azpimarratu du “Oinarrik enpresa-sarearekin eta bertako bazkideekin duen konpromisoa” kredituetarako sarbide errazte aldera, bai bere inbertsioen finantzaketari bai negozio zirkulatzaileari dagokienez. Garatek nabarmendu duenez, Oinarrik “konpromiso sendoa du enpresa eta erakunde finantzarioekin, gure inguruan aberastasuna sortzen duten proiektuei kreditua errazteko asmoz”.

 

Kaudimen ratio handia

 

Merkataritza-jarduera izan zen ekitaldi ekonomikoaren bigarren giltzarria, bazkide-oinarria nabarmen areagotzea ahalbidetu baitzuen. Hain zuzen ere, EBSak 276 kide berri lortu zituen, eta guztira 3.332 bazkide ditu.

Krisia hasi zenetik, 1.400 baino gehiago dira elkarren bermerako sozietatean bildu diren enpresak (gehienak ETEak, gizarte-ekonomiako enpresak eta autonomoak), eta horrek sektorean emandako hazkunderik esanguratsuenetakoa ekarri du.

Bestalde, Oinarriko zuzendari Elena Zárragak nabarmendu duenez, EBSak “egonkortasunez eutsi dio bere kaudimen ratioari krisialdian zehar. Izan ere, jarraipen eta kontrol zorrotzak egin zaizkio arriskuari, eta babesa eman zaio erakunde publikoen eta bazkide sortzaileen proiektuari”. “Krisialdiko urte guztietan, ratio hori –bere hitzetan– %12koa izan da gutxi gorabehera, Espainiako Bankuak horrelako erakundeei eskatzen dien %8ko baliotik askoz ere haratago”.

Elena Zárragak bere mintzaldian aurreratutakoaren arabera, EBSak 20 milioi euro inguruko operazio berriak formalizatu ditu apirilera arte, duela urtebeteko datuen ildo berean. Beraz, inbertsio-berme finantzarioek igoera izan dute 2014ko lehen lauhilekoan emandako bermeei dagokienez.

Azkenik, Batzar Nagusiaren ekitaldian Pío Aguirre zuzendari nagusi berria ere aurkeztu da, LKS Sozietate Kooperatiboan etapa profesional berria hasiko duen Elena Zárragaren kargua hartu baitu.

Oinarri SGR elkarren bermerako sozietatea da, ETE, autonomo eta gizarte-ekonomiako erakundeen finantzaketan espezialista. 3.300 bazkide baino gehiagoko oinarria duen enpresak 74,5 milioi eurogatiko bermeak formalizatu zituen iaz.