3 milioi euro inbertituko ditu euskal enpresekin gauzatuko dituen I+G+B proiektu berrietan

Bizkaia

Krisi hau inguratzen duten moduko «ez ohiko» egoerek «aparteko» ekimenak behar dituzte. Premisa hori abiaburu izanda, baina euskal zentro teknologiko eta enpresen arteko harremanean «haratago» joateko egungo atzeraldirako baterako konponbideekin aurrerapausoa eman nahian ere bai, Tecnaliak eta Confebaskek atzo Aukera proiektua aurkeztu zuten. Ekimen honek ere Eusko Jaurlaritzaren, hiru foru-aldundien eta euskal ganberen laguntza jaso du, I+G+B egitasmoak partekatzeko eta finantzatzeko asmoarekin.

Aukera programaren bidez Tecnaliak harreman-eredu berria lortzea du helburu, «epe laburrean jokoaren arauak, zentro teknologiko eta enpresen artekoak» alda daitezen eta «euskal enpresa-sarerekin elkarren ondoko» partaidetzak, kofinantziazioak eta lanak pisu handiagoa izan dezaten, adierazi zuen Tecnaliako zuzendari nagusi Joseba Jaureguizarrek.

Partekatu

Beste berri batzuk