Abian da INSPIRA STEAM 2020/2021!

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Konpromisoa

Inspira Steam proiektu aitzindaria da, Deustuko Unibertsitateak abian jarria, EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOEN SAREAREN lankidetza aktiboarekin, nesken artean bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzeko, sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarrituta, eta ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren munduko emakume profesionalek ematen dituzte ekintza horiek  . Taldeko aholkularitza erabiltzen da lehen hezkuntzako neska-mutilen artean STEAM gaien (Science, technology, Engineering, Arts and Maths) inguruko interesa sustatzeko

2019-2020 ikasturtean, 228 emakume aholkularik eta 21 gizonezko, horietatik 62 EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOEN SAREKO enpresetakoak dira, aholkularik egin dute lan 4.200 neska-mutilekin Euskadiko 80 ikastetxetan! Orain arte egin diren lau edizioetan, 5.787 neska eta 5.453 mutilengana heldu gara 216 ikastetxetan, 528 emakume aholkulariren laguntzari esker.
Talde hauek, eskolako orduen barruan eskaintzen diren sei saiotan, honelako gaiak jorratzen dituzte: zientzia eta teknologiako genero estereotipoak, STEAM lanbideak edo emakumeak eta zientzia historian zehar eta gaur egun. Aholkularien eta neska-mutilen arteko topaketa horiekin hauxe lortu nahi da: zientzia eta teknologiako lanbideen inguruko zalantzak argitzea eta oztopoak gainditzea, arlo hauen inguruko begirada zabaltzea, motibazioak argitzea eta autoestimua sendotzea lanbide horretan hasteko, hala nahi izanez gero.

Proiektua 2016an sortu zen Euskadin, Deustuko Unibertsitatearen eskutik, eta abian dago Madrilen, Katalunian, Andaluzian, Asturiasen, Galizian eta Murtzian

Euskal ikasleen artean bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzeko beharretik eta horien artean neskak egoteko premiatik sortu da Inspira STEAM. Prestakuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten duten ikasleen kopurua beherantz doa urtean-urtean. Eta emakumeen taldeari bagagozkio, datuak are eta nabarmenagoak dira. Espainiako unibertsitate sistemako ikasle guztien % 54,8 emakumeak badira ere, titulazio teknikoetan, Ingeniaritzan eta Arkitekturan duten presentzia % 25era jaisten da. Euskadin, STEAM adarretara jotzen duten neskak % 9 baino ez dira Lanbide Heziketan eta % 31 unibertsitatean, sartzen diren ikasle guztietatik (iturria: Eustat).

Proiektuaren gakoak hauek dira:
1. Hurbileko emakumezko zientifiko eta teknologoen erreferente berriak ematea. 2. Neskei eta mutilei STEAM arloko lanbideak ezagutaraztea. 3. Herrialdearen garapena gizonek eta emakumeek batera lortu beharraren kontzientzia zabaltzea. 4. Zientzia eta teknologia arloetako ikasketen inguruan sentsibilizatzea eta orientazioa ematea. 5. Historian zehar izan diren, gaur egun diren eta hurbilekoak diren STEAM emakumeak begien aurrean jartzea eta balioa ematea. 6. Arlo hauetan dauden estereotipoen berri ematea, neska-mutilen erabakietan eraginik izan ez dezan.

Inspira STEAMen parte hartzeko prest dauden emakumezko eta gizonezko aholkulari eta ikastetxeen bila gabiltza

Eman izena: http://intranet.inspirasteam.net/ Izena emateko epea: 2020ko uztailaren 15era arte

Zer dakar INSPIRA STEAMen parte hartzeak?

• Konpromisoa, ilusioa eta STEAM arloak sustatzeko gogoa piztea ikasleen artean, batez ere, nesken artean.

• Aholkularitzako sei saio egitea neska-mutil talde batekin esleitutako ikastetxean. Saio bakoitza ordubete ingurukoa da, eskola orduen barruan. Taldea lehen hezkuntzako 6. mailako neskamutilek osatuko dute (kasu batzuetan, bigarren hezkuntzako 1. mailakoek). Talde txikiak izango dira (8 eta 15 ikasle bitartekoak).

o 1. eta 6. saioak neskek eta mutilek batera egingo dituzte, taldeari esleitu zai(zki)on aholkulariak/ek dinamizatuta.

o 2.etik eta 5. saiora bitartean:

▪ Neskek esleitutako aholkulariarekin egingo dute lan.

▪ Mutilek emakumezko edo gizonezko aholkulari batekin edo ikastetxeak horretarako esleitutako pertsona batekin egingo dute lan.

• Saio horiek 2020-2021 ikasturtean zehar izango dira, 2-3 hilabetetan zehar, ikastetxeak eta aholkulariak adostutako egun eta orduetan. Astean saio bat baino gehiago ez egitea gomendatzen da, ezta bat hiru astean behin baino gutxiago ere.

Argibide gehiago:  http://inspirasteam.net/inspira@deusto.es

 

Partekatu

Beste berri batzuk