Abian da laugarren Aula Parkes – Deusto Business School

Gipuzkoa

Aste honetan hasi eta ekainaren lehenengo astera arte luzatuko da ekimena, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak eta Deustuko Unibertsitatek sinatutako lankidetza-hitzarmenetik jaioa

IMG_5335“Ekipoen liderrak, emaitzak hobetzeko” izenburupean eman zaio hasiera aurtengo Aula Parkes – Deusto Business School programari, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak eta Deustuko Unibertsitateak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan.

Ikaskuntza-prozesu bat martxan jartzea da programaren asmoa, euren ardurapean lantaldeak dituzten profesionalen beharrei erantzuteko. Hala, lantaldeak gidatzeko gaitasunak, trebetasunak eta sinesmenak eskuratuko dituzte parte-hartzaileek, elkarren arteko talentua sustatu eta emaitzak hobetzen laguntzeko.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lanean dihardu Euskadiko teknologiaren eta berrikuntzaren garapenaren alde, ezagutza-trukea sustatu eta areagotzeko. Hainbat lankidetza-hitzarmen adostu ditu zentro teknologiko zein unibertsitate batzuekin, Sareko kide diren enpresei balio erantsiko zerbitzu garrantzitsuak eskaini guran.

Partekatu

Beste berri batzuk