Aenor-ek eta Innobasquek diagnostiko aurreratua egingo dute berrikuntzari buruz Euskal enpresetan

Bizkaia

Lankidetza-hitzarmen hau enpresa-berrikuntza sustatzera zuzenduta dago, eta erraztu nahi du euskal erakundeek aurrea hartu eta hobetzea beren profil berritzailearen ezagutza, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren ebaluazioa hobetu beharrari lotua

AENOR-ek eta Innobasquek aktiboki lan egiteko eta Euskadin enpresa-berrikuntzaren sustapen-arloan elkarlanean aritzeko premia partekatzen dute. Innobasquek berrikuntzaren eragile bultzatzaile eta ebaluatzaile gisa duen eginkizunetik, eta AENOR-ek euskal erakundeen adostasunaren ebaluazio-erakunde gisa duen jardueratik

 

Emparanza Bilbao 1AENOR-eko zuzendariak Euskadin, Luz Emparanzak, eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendariak, Leire Bilbaok, lankidetza-hitzarmena izenpetu dute euskal enpresek aurrea hartu eta hobetu dezaten beren profil berritzailearen ezagutza erakundeetako berrikuntzaren bilakaerari buruzko diagnostiko aurreratuaren bidez.

Innobasquek eta AENOR-ek elkarrekin lan egingo dute proiektu pilotu bat garatzeko Euskadin, AENOR-eko auditore-teknikariek informazioa jaso ahal izateko berrikuntzaren egoeraz Euskadiko enpresetan, gero horren analisia egin dezan Innobasquek.

AENOR arduratuko da jarduera berritzailearen informazioa jasotzeaz, galdesorta labur baten bidez, urteroko auditoria-elkarrizketa egin ondoren mila erakunde baino gehiagorekin, Euskadin Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren ziurtapena dutelarik ISO 9001 Arauaren arabera. Erakunde ziurtatuen parte-hartzea borondatezkoa izango da.

Enpresa hauen laginak –tamaina eta sektore guztietakoak, ETE industrialen presentzia handiarekin–  aukera emango du informazio aurreratua izateko jarduera berritzailearen funtsezko gai batzuen inguruan (enpresa berritzaileen kopuruaren bilakaera, bere inbertsioaren garrantzia, edo berrikuntza-mota, besteak beste).

Datu agregatu horietatik abiatuta, Innobasquek, bere aldetik, analisi aurreratua egingo du berrikuntzaren egoeraz Euskadiko enpresetan.

Aurrerapen hau berrikuntzari buruzko estatistika-informazio ofizialak argitaratuz egingo da. Eskuarki, berrikuntza-txostenak ia bi urteko antzinatasunez argitaratu ohi dira, gaian egindako jarduerari dagokionez. Denbora hori enpresen aldetik jarduera garatzen denetik estatistika-informazio ofiziala jaso, prozesatu eta txostenak egiten direnera artekoa izaten da. Hitzarmen honek aukera emango du egoera partzialaren termometroa izateko urtebeteren buruan.

Askotarikoak dira onurak. Alde batetik, beren egoerari buruzko diagnostikoa eskainiko zaie enpresei, langile adituek egina enpresari buruzko ezagutza sakonarekin, eta horrek aukera emango die erabakiak lasterrago eta zuzenago hartzeko berrikuntza-arloan. Halaber, eta berrikuntzaren euskal sistemari begira, lagin honek eskainitako iruditik enpresetako berrikuntzaren egoeraren aurreikuspena, ebaluazio-jarduera hobetzen lagunduko duena, atera ahal izatea espero da, zeren eta, gainera,denboran zehar adierazle bat izan daiteke, lehendik dauden datuei gehituko zaiena.

Proiektuaren izaera berritzaileagatik, lehen fase esperimental bat garatuko da 2017an, hori bukatzean batera azter daitezen esperientzia eta emaitzak, eta beharrezko hobekuntzak edo/eta aldaketak hurrengo urteetan sartuko dira.

Partekatu

Beste berri batzuk