Satlantisek Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearekin kontratua sinatu du lantegi berrirako

Satlantisek, Espazio Berriaren Europako enpresa onena gisa saritu berri dutenak, EHUko Parke Zientifikoan, Unibertsitateko esparru barruan, kokatzeko eta oso bereizmen handiko kamerak, iSim deitutakoak, fabrikatzeko lantegia eraikitzen hasteko kontratua sinatu du aste honetan

Akordioa Juan Tomás Hernanik, enpresako CEOk, eta Itziar Epalzak, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusiak, sinatu dute

fotoParkeko Egoitza eraikinean kokatutako 640m2 izango dira; 1,3 milioi euroko inbertsioa izango dute zehaztapeneko muntaketarako, alineazio optikorako, garapen elektronikorako eta probetarako azpiegitura egiteko. Laneko giroa, 5 klaseko ISO, Europako Espazio Agentziak hornidura teknologikorako egoki gisa homologatuta dauka. Enpresak ESAri datorren urteko lehen seihilekoaren barruan fakturatzen hastea espero du.

Inbertsioa Elkargik eta 3 banketxeko pull batek (Caixabank, Sabadell eta Nafarroako Rural Kutxa) finantzatuta dago eta konpainiaren bilakaerari babes handia eskainiko dio. Satlantisek erakunde mailako bazkideen laguntzarekin finantzaketa osatzea espero du.

Satlantisek epe laburrean merkatura lehen kamerak hornitzeko duen beharrari erantzungo dio lantegiak. Horrekin lotuta, Kanadako Micro Satellite Systems Inc-ekin (MSCI) akordioa sinatu berri du iSIM 170 kamera hornitzeko. Orbita baxuan Lurrari behatzeko MSCI mikro sateliteetan joango dira.

Satlantisek Bizkaian du egoitza eta Floridan du filiala. Konpainiako partaide dira Telefónica, Idom, Everis, Orza, Elecnor, Axis-ICO, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza. Dagoeneko 18 profesionaleko taldea du kamerak garatzeko eta satelite-plataformetan integrazio-proiektuak egiteko.