Euskal enpresariek Txina, Maroko, Aljeria eta Indiako ordezkari eta aholkulariekiko bilerak eskatu dituzte gehienbat. Afrikari, Ekialde Ertainari eta Asiari buruzko lehen saioan 278 bilera egin dira, iaz baino (148 bilera) %87,83 gehiago
Spri, 08/03/2012

Martxoaren 14an bukatuko dira astean behingo hiru saiotan antolatu diren SPRIko enpresa bulegoetako zuzendarien banan-banako bilerak.
Afrikari, Ekialde Ertainari eta Asiari buruzko lehen saioan 278 bilera egin dira, iaz baino (148 bilera) %87,83 gehiago, eta aipagarriak izan dira Txinari buruzko 35 bilerak, %150 hazi direlarik, Marokori buruzko 30ak (%58), Aljeriari buruzko 27ak (%80) eta Indiari buruzko 24ak (%100). Nabarmentzekoa da baita ere Hegoafrikari buruzko interesa %90 hazi dela eta 19 bilera egin direla.
Asiari buruzko bileretan parte hartu dute SPRIk Txinan duen zuzendariak, Asiako Proiektuen arduradunak, SPRI Indiako zuzendariak eta 3 aholkularik. Guztira, 118 bilera egin dituzte, beraz, bilera kopurua %96,67 hazi da 2011ko martxoarekin konparatuta. Aipatzekoa da, bestalde, aholkulari berri bat dugula Australiarako. Hauek izan dira euskal enpresarien interesa gehien piztu duten herrialdeak: Txina, India, Malaysia-Indonesia-Singapur eta Japonia. Eta gehien hazi direnak Txina, India, Thailandia eta Japonia izan dira.
SPRIk, besteak beste, zerbitzu hauek eskaintzen dizkie euskal enpresei nazioartekotzen laguntzeko bere nazioarteko sarearen bidez:
- Xede diren merkatuen informazio eta analisia.
- Atzerriko merkatuan komertzialki sartzeko aukera.
- Atzerrian merkataritza eta produkzio ezarpenak egiteko laguntza.
- Behin-behineko kokapena SPRIren Negozio Zentroetan.
- Prospekzio bidaia indibidualizatuak antolatzea.
- Tramiteekin laguntzea.
- Tokiko agintariekin eta administrazioekin harremanetan jartzea.
- Finantza arloko laguntzak