Boteretu > Mujeres al mando: Comunicación y Liderazgo

BOTERETU> «Mujeres al mando: Comunicación y Liderazgo» (30 orduko online ikastaroa)

Covid-19ren epidemiak uzten digun lezio ugarietako bat da emakume gehiago behar ditugula agintean. Gaur egun, emakumeek 18 herrialde eta 545 milioi pertsona gobernatzen dituzte mundu osoan. Munduko biztanleriaren % 7 da, hain zuzen ere, Fortune 500 zerrendako CEO emakumeen ehuneko bera.

Batzuek teorizatzen dute emakumeek, oro har, prestatuago egon behar dutela liderrak bihurtzeko. Gizonek baino estandar askoz altuagoak bete behar dituzte; izan ere, emakumeei gutxitan uzten zaie gizonek egin dezaketen bezainbeste huts egiten.

Julia Gillard Australiako lehen ministro ohiak 2019an idatzi zuen bezala: «Denbora luzez esan izan da emakume batek bi aldiz lan egin behar duela eta adimen bikoitza izan behar duela gizon baten kredituaren erdia lortzeko». Familiako loturarik eta gizonezkoen «babesgarririk» gabe, egia da kristalezko sabaia apurtzea askoz konplexuagoa bihurtzen dela eta ez dagoela espazio handirik erdipurdikotasunerako.

Nolanahi ere, politikan lider diren emakumeak, tamalez, anomalia estatistiko bat dira eta ezin dira behin betiko korrelazioak egin. Zalantzarik gabe esan daitekeena da lidergo inlusiboago bat, gizonezkoek zein emakumezkoek aplika dezaketena, erabilgarriagoa dela jasaten ari garen bezalako egoeren kudeaketan, eta, ziurrenik, baita hortik etorriko den etorkizunean ere.

Online ikastaro honek zortzi prestakuntza-modulu proposatzen ditu, eta astean hogei minutuko banakako tutoretza bat, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu horretan sartzen den emakume bakoitzarekin. Metodologia Boteretu (2019) «Mujer y liderazgo: ¿qué te impide avanzar?» ikastaro arrakastatsua egin zuten emakumeen eskaeretan oinarrituta dago. Ikastaro hori aurrez aurre egin zen, Donostian, UPV/EHUko Udako Ikastaroen esparruan.

Helburuak

Eredu konbentzionalak berrikustea, emakumeen blokeo-mekanismoak nola eraikitzen diren identifikatu eta ulertzeko.

Komunikazio estrategikoko eta emakumeen lidergoko trebetasunak entrenatzea.

Jarduera nori zuzenduta
  • Profesionalak
Metodologia

Lau aste eta zortzi entrenamendu modulu izango dira Moodle online plataformaren bidez. Ostiralero, 15.30etan, arratsaldez, bi modulu irekiko dira eta zuzenean konektatuko gara prestakuntzarako (15.30etatik 18.30etara). Gainera, pertsona bakoitzak 20 minutuko banakako tutoretza izango du astean. Hiru orduko prestakuntza-konexioa modu sinkronoan egingo da Zoom aplikazioaren bidez. Banakako tutoretza parte-hartzaileen neurrira eskainiko da. Ez da aurreikusten idatzizko garapeneko lanik egitea, irakasteko eta ikasteko prozesua hiru orduetan egingo baita zuzenean. Ebaluazioa etengabea da zuzeneko ikus-entzunezko saioetan egindako irakaskuntza-ikaskuntza zereginen arabera, eta pertsona bakoitzari jarraipen pertsonalizatua egiten zaio adhoc tutoretzetan, udazkeneko/urriko, neguko/otsaileko edo udaberriko/maiatzeko entrenamenduan matrikulatzen diren kontuan hartuta.

Xehetasunak

Data

2022-02-04

Ordua

15:30 - 18:30

Kokapena

Miramar Jauregia

Antolatzailea

EHU - Uda ikastaroak

Partekatu

Beste ekitaldiak