Anitua Doktorea, BTI Biotechnology Instituteko Presidentea, eta Mikel Sánchez, Arte eta Kirolan Aplikatutako Zientzien Sari Nazionala

Araba

Sari hau 2014ko Kirol Sari Nazionalen barne dago, non, besteak beste, Marc Márquez, Carlos Sainz, Aina Colom edo Alex Márquez kirolari ezagunak izan dira saridun.

Foto Eduardo AnituaHorrela eman du jakitera Miguel Cardenalek, Kirol Kontseilu Nagusiko Presidenteak Bartzelonako Estrella Dammeko lantegi zaharrean ospatutako ekitaldi batean eta besteak beste Ana Muñoz Merino, Kirol Kontseilu Nagusiko Zuzendaria, David Moner, Kataluniako Kirol Federazioen Batasunaren Ohorezko Presidentea, Julián Redondo, Espainiako Kirol Prentsa Elkartearen Presidentea eta Mercedes Coghen eta Theresa Zabell medalista olimpikoak, izan dira han.

Arte eta Kirolan Aplikatutako Zientzien Sari Nazionala, aurten Eduardo Anitua, BTI Biotechnology Instituteko sortzaile, Presidente eta Direktore Zientifikoa, eta Mikel Sánchez, medikuei egokitu zaie, kirol eta jarduera fisikoa era singular batean bultzatu eta hedatzeagatik beraien bizitza profesionalaren zehar.

BTI Biotechnology Institutek, Arabako Teknologi Parkean kokapena du eta Japonian, Errusian, Kroazian, Ukranian, Luxemburgon, Txekiar Errepublikan, Hungrian, Txipren eta Maltan bezalako herrialdeetan presentzia. 1999 urtean sortu zen eta ordutik aurrera medikuntza erregeneratibo edo dental munduan erreferentzi puntu bilakatzea lortu dute. Baita ere, garrantzi handiko patenteak lortu dituzte bere sorreratik  ikerkuntza eta heziketa arloetan egindako lanengatik.

Partekatu

Beste berri batzuk