APTE FECYTk koordinatzen duen Kultura Zientifikoaren eta Berrikuntzaren Unitateen Sarera atxiki da

Araba

Zientzia eta teknologia dibulgazioa gauzatzen duten 50 bat erakunde Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak kudeatzen duen sare honen partaide dira.

Kultura Zientifikoaren eta Berrikuntzaren Unitateen Sarea (UCC+i) Espainian zientziaren eta berrikuntzaren hedapen eta dibulgazioan parte hartzen duten eragile nagusien taldea da, izan hauek unibertsitateak, ikerkuntza-zentroak, OTRIak, fundazioak edo elkarteak. UCC+i -ek hiritargoaren prestakuntza, kultura eta ezagutza zientifiko eta teknologikoak areagotu eta hobetzeko giltza den zerbitzu bat eratu dute.

UCC+i -ren Sareak, osatzen duten erakundeen artean esperientzien trukea eta sinergien bilaketa sustatzea du helburu, honek UCC+i -en produktu eta zerbitzuen kalitatea hobetzen duelarik eta baliabideen optimizazioa bultzatzen duelarik, FECYT Kultura Zientifikoaren Unitateen erregistro-webean (www.comcired.es) azaltzen duen bezala.

APTEren UCC+i -a, Museoen Sarearekin eta Sare Lokalarekin bat, Espainian dibulgazio zientifiko eta teknologikoa sustatzen duten 3 ardatz nagusiak eratzen dituen UCC+i -ren sareko lehenengo 50 instituzioetako bat izan dela aitortu du FECYk.

APTEk bere UCC+i -a 2010an sortu zuen, informazio zientifiko eta teknologikoa eta APTEko partaide diren parke zientifiko eta teknologikoetan garatzen diren berrikuntzak, koordinatu eta zabaltzeko.

Departamentu honetatik, parkeen albiste zientifiko eta teknologikoen dibulgazio-lanak egiten dira APTEren webgunean eta APTE TECHNO aldizkarian, parkeen eta euren inguruneen gaineko berriak zabaltzen dira sare sozialetan. Halaber, UCC+i -ak APTEren urteroko direktorioaren argitaratzea, elkartearen estatistikak, parkeetako gertaeren zabalkundea eta hileroko newsletterraren elaborazioa kudeatzen ditu, besteak beste.

FECYT – Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa (FECYT) 2001ean sortutako fundazio publiko bat da. Bere eginkizuna zientzia eta teknologia bultzatzea da, hauek gizarterantz gerturatzea bultzatuz eta Zientzia, Teknologia eta Enpresaren Espainiako Sistemaren (SECTE) beharrei erantzunak emanez.

Fundazioak, espainiar gizartean ezagutzan oinarritutako ekonomiari laguntzeko dibulgazio, informazio eta zientzia eta berrikuntzaren neurketa lanetan funtsezko erreferente bezala ezagutua izateko helburuz dihardu lanean, eta hau da 2015erako duen ikuspegia.

Informazio gehiago: www.fecyt.es

APTE – Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Erakundea Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Erakundea (www.apte.org) 1988an sortu zen irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa. Beronen helburu nagusia, zientzia eta teknologia parkeen sustapen eta hedapenaren bidez jarduera produktiboaren berrikuntza eta dibertsifikazioan, garapen teknologikoan eta ekonomikoan, laguntzea da. Egun, Espainia osoan banatuta dauden 77 parke dira bertako partaide. Hauetatik 47 Bazkide dira, hau da, guztiz eraginkorrak dira, 29 Afiliatuak dira, garapen-prozesuan daude, eta bakarra partaide Kolaboratzailea da. Parke hauek 2011n 23.254 milioi euro fakturatu zituzten 6.030 erakunde hartu zituzten barne. Enpresok 154.000 pertsona baino gehiagori ematen diete lanpostua, hauetatik 28.384-k I+D -rekin lotutako zereginetan dihardutelarik.

Partekatu

Beste berri batzuk