APTEko kide diren parkeetako 41 enpresak GENERA 2011, Energia eta Ingurumenari buruzko Nazioarteko Azokan hartu dute parte
Joan den ostiralean amaitu zen Madrilen GENERA 2011, Energia eta ingurumenari buruzko Nazioarteko Azokaren 14. edizioa, 34 herrialdetako 361 enpresaren partaidetzarekin.
IFEMAk, IDAE, Dibertsifikazio eta Energia Aurrezpenerako Institutuaren laguntzarekin antolatutako ekitaldi hau, energia berriztagarrien alorrean Espainian antolatzen den garrantzitsuenetakoa da, baita nazioartean erreferente bat ere.
Aurten, protagonismo berezia izan du mugikortasun elektrikoak, azpisektore honi eskainitako espazio berri batekin, Movele Zona; bertan, bereziki ibilgailu elektrikoa izan dute mintzagai. Honez gain, jardunaldi tekniko ezberdinak izan ditu topaketak, hala nola Genera Foroa, non energia eraginkortasunarekin eta ingurumenarekin lotutako zerbitzu eta produktuak aurkeztu diren, edota Berrikuntzaren Galeria, non I+G arloan sektoreak egindako ahaleginak azpimarratu diren.
Jardunaldi teknikoen barruan, energia berriztagarrien eta ingurumenaren teknologia transferentziari buruzko jardunaldia egin da, Madri+d-ek antolatuta eta APTEk eta Madrilgo Elkarte Autonomoko energia berriztagarrien klusterrak babestuta.
Maiatzaren 11 eta 12an egindako azoka honek, teknologian oinarritutako lankidetza eta negozio aukerak indartu ditu, bi aldeen arteko elkarrizketak adostuz; 135 enpresek hartu dute parte elkarrizketotan, hauetako 32 APTEko kide diren parkeetan kokatutako erakundeak dira, zehatzago esateko Castilla-Leongo Parke Teknologikoetan, Carujako Parke Zientifikoan, Madrileko Parke Zientifikoan, Andaluziako Parke Teknologikoan, Extremadurako Parke Zientifiko-Teknologikoan, Madrilgo Unibertsitate Teknologikoko Parke Zientifiko-Teknologikoan, Elcheko Miguel Hernandez Unibertsitatearen Parke Zientifikoan, Asturiasko Parke Teknologikoan, Granadako Osasun Zientzien Parke Teknologikoan, Leganesko Parke Zientifikoan, TecnoAlcala eta Valencia Parc Tecnologic-en.
GENERA 2011 Industria, Turismo eta Merkataritzako Energia Estatu idazkari Fabrizio Hernandez Pampalonik inauguratu zuen eta edizio honetan 361 enpresak hartu dute parte, hauetako 11 APTEko kide diren parkeetan kokatutako konpainiak.
Aipatzekoa da atzerriko enpresen partehartzea, erakusleen ia %25 izan dira, Alemania, Austria eta Danimarkatik etorritakoak gehien bat. Era berea, energia alorreko sektorerik esanguratsuenak egon dira azokan, eguzki energia fotoboltaikoa (erakusleen %33,9), eguzki energia termikoa (%20,7) edota eolikoa (%3,5), baita beste energia mota garrantzitsu batzuk ere, hala nola energia hidraulikoa, hidrogenoa, petrolioa, biomasa etabar.
Azoka hau APTEk burutzen dituen ekintzetako bat da eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin, parkeetan kokatutako enpresen artean Teknologia Transferentzia eta Nazioartekotzea bultzatzeko duen hitzarmearen esparruan kokatzen da.