Bizkaiko Teknologi Elkartegiak bere erakunde-irudia aldatu du

Bizkaia

• Logotipo berria estreinatu eta bere deituran Zientzia Parkea sartu du

Bizkaiko Teknologi Elkartegiak bere erakunde-irudia aldatu du logotipo berri batean gauzatuko den marka berri bat izateko asmoarekin.

Erakunde-irudia aldatzeko erabakia bi arrazoitan oinarritzen da. Alde batetik, Bizkaiako Teknologi Elkartegiari irudi berriagoa eta erakargarriagoa ematea, orain arte erabili dena 2000. urtekoa baita eta azken urte hauetan hainbat aldaketa izan dituelako.

Bigarren arrazoiak Parkeak izango duen izaera berriarekin zerikusia du, egun UPV/EHUren campusean eraikitzen ari den Zientzia Parkearen kudeaketaren erantzunkizunarekin.

Guzti honegatik marka berriak sinbolo berria eta esaldi berria izango ditu Bizkaiko Zientzia Parkea irudi berrian sartuz.

Irudi berria pixkanaka ikusiko da orain arteko logoa egon den euskarrietan jartzen den heinean.

Partekatu

Beste berri batzuk