Mundu guztian Zientzia eta Teknologi Parkeen funtzionamendua eta eraginak ebaluatzeko metodologia prestatzeko IASPen Nazioarteko Batzordearen bilera hartu du Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak

• Aditu europarrek, IASP, Nazioarteko Zientzia Parkeen Elkarteko Zuzendari Nagusia Luis Sanz buru dela, nazioarteko zientzia eta teknologi parkeen indikatzaileak parametro bateratuekin homologatzeko metodologia bat prestatzen dihardute.

• Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkea, nazioarteko erreferentea, Batzordearen lehen bilararen egoitza izan da indikatzaile estandarrak prestatzen duen esperientziagatik.

Nazioarteko adituak bildu dira, atzo eta gaur, Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean, lehen lan-txosten bat prestatzeko asmoarekin eta, urte bukaeran, “STP Evaluation Methodology” deritzon metodologia garatzeko oinarria izango dena, nazioarteko zientzia eta teknologia parkeen jardueraren eragina neurtzeko indikatzaileak homologatu ditzan metodologia, hain zuzen ere.

Bilera, IASP-Nazioarteko Zientzia Parkeen Elkarteak antolatuta, bere zuzendari nagusia den Luis Sanzen burutzapean egin da eta parke europar ezberdinetako ordezkarien eta Jaime del Castillo adituaren aholkularitza izan du.

Gaur egun, IASP-eko kide den Parke bakoitzak bere indikatzaileak lantzen ditu, bakoitzak bereak, eta ondorioz ezinezkoa da Parkeen arteko konparaketa egin ahal izateko estatistika homologatuak izatea.

Horrexegatik, Zientzia eta Teknologi Parkeen ebaluaketarako IASP metodologia-gida bat egitea guztiz beharrezkoa da, izan ere Parkeak mundu guztian, baita azaleratzen ari diren nazioetan ere, berrikuntza politikaren tresna orokorra bihurtu baita.

Gaur hasitako lana, ziur asko, urte bukaeran amaituko da. Behin metodologia egin ondoren, nazioarteko foro ezberdinetan aurkeztu eta zabalduko da, nazioarte mailan, parkeen estatistikak neurtzeko oinarrizko tresna bihur dadin.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea lehen topaketa honen egoitza izateko aukeratu dute finkatuta dagoelako eta nazioarte mailan erreferentzi gunetzat onartzen delako, eta era berean, bere historian zehar erregulartasunez egin izan dituelako bai bere funtzionamenduaren ebaluaketak zein bere jarduerek inguruan duten eraginaren azterketak ere.