EHUko Berrikuntza Masterreko ikasleen bisita

Araba

Joan den maiatzaren 19an Arabako Teknologia Parkeak EHUko Berrikuntzatik Nazioartekotzera Enpresa Zuzendaritza Masterra egiten ari diren ikasleen bisita hartu zuen.

Bisitaren xedea Parkeak berrikuntza mailan dituen betekizunak ezagutzea izan zen eta instalazioak ezagutzea. Horretarako, ikasleek Tecnaliaren egoitzetako bat bisitatzeko aukera izan zuten, parkean baitago, xede duena jakintza sortzea eta enpresetara eskualdatzea, produktuak, zerbitzuak eta irudia hobetzeko.

Ondoren, eraikuntza nagusian, Parkeko zuzendaria, José Manuel Nogales jauna, ikasleei zuzendu zitzaien erakunde honek Euskal Berrikuntza Sisteman duen zeregina azaltzeko, eta berrikuntza eta enpresa sustapen arloan egiten dituen jarduera eta proiektuak aurkezteko.

Partekatu

Beste berri batzuk