APTEren Asanblea Orokorra Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Legearen alde agertu da
– APTE-ren Asanblea Orokorrak, atzo Gijonen bilduta, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Legearen ikuspegi berria baloratu du, non transferentzia eta teknologia, eta berikuntzaren funtzioak zeregin garrantzitsua hartu du
– Asanblean zehar, Aula Dei Zientzia, Teknologi eta Nekazaritzako Elikagaien Parkeak eta Extremadurako Parke Zientifiko Teknologikoak APTE-ko afiliatuak izatetik bazkide izateko pausua eman zuten, elkarteak, hauekin, 49 parke biltzen dituelarik.
– Arabako Teknologi Parkeak 2012ean ospatuko den APTE-ren hamargarren Nazioarteko Konferentzia antolatuko du
APTE-ren Asanblea Orokorra Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Lege-Proiektua biltzen duen Diputatuen Kongresoaren Ponentziari buruzko Txostenaren alde agertu da, etorkizuneko legeak zientzia eta berrikuntza osatzen dituztelako eta era honetara, berrikuntza arloan beste herri batzukin bat egiteko eta berrikuntzaren munduko ranking-ean gaur egungokoa baino goragoko postuak lortu ahal izateko pausu oso positiboa delako.
Arrazoi honegatik, lege hau lortzeko asmoarekin legebiltzarreko taldeek adostasunera iristeko egin duten ahalegina baloratu du gure berrikuntza sistema herriaren ekonomiarentzako indartsuagoa eta oparoagoa izan dadin tresna ezin hobea izango delakoan.
Gainera, etorkizuneko Legeak zientzia eta teknologi parkeen zeregin garrantzitsua azpimarratzen du berrikuntza sistema espainiarraren ajente gisa eta baita, hauen zeregina balorizazio, trasnferentzia eta ikerketaren aldeko ekintzetan. Era berean, Asanblea pozik agertu zen Legean, parkeak toki estrategikotzat ikusten direlako ikerketaren emaitzak produkzio-sektoreei transferitzeko lanean.
APTE-ren Asanblea Gijongo Parke Zientifiko Teknologikoan ospatu da eta Gijongo Udaleko Eknomiaren eta Berrikuntzaren Sustapenerako zinegotziak, Jose Maria Perezek, inauguratu zuen.
Asanblean zehar teknopolis berri bi martxan dauden parke gisa akreditatu dira: Extremadurako Parke Zientifiko Teknologikoa eta Aula Dei Zientzia, Teknologia eta Nekazaritzako Elikagaien Parkea, hain zuzen ere. Bi sarrera berri hauekin APTEk 49 parke bazkide ditu eta 31 afiliatu. Beraz, elkartea osotzen duten parkeen %61 parke operatiboak dira.
Extremadurako Parke Zientifiko Teknologikoa 2008ko maiatzan sortutako proiektua da Extremadurako Unibertsitatea eta Juntaren eskutik, Extremaduran erreferentziako B+G+i-aren zentrua izateko helburuarekin eta elkarte honen sare sozioekonomikoaren eraldaketari lagun diezaion. Parke honek bere instalazioak Extremadurako Unibertsitatean ditu, bere bi kanpusetan, Caceresen bat eta Badajozen bestea, guztia 20,5 hektarearekin. Parkearen jarduera nagusiak energia berriztagarriak, biomedikuntza, IKTak, nekazaritzako elikagaiak, natur baliabideen kudeaketa, zerbitzu aurreratuak, humanitateak eta giza-zientziak dira.
Aula Dei Zientzia, Teknologia eta Nekazaritzako Elikagaien Parkea 2006ko urrian sortu zen Aragoiko Gobernua eta Zientzien Ikerketa Goi Kontseiluaren eskutik (CSIC) Aragoiko enpresen berrikuntza suspertzeko helburuarekin. Parkeak 100 hekatrea ditu guztira eta lan arlo nagusiak bioteknologia, landa eta abere osasuna, energia berriztagarriak, ingurugiroa, elikagaien segurtasuna, ureztapen teknologia, biomasa eta azpiproduktuen ustiapena.
Asanblean zehar, Sevillan eta Cartuja Parke Zientifiko Teknologikoak ospatuta, 27tik 29ra bitartean egingo den APTEren hurrengo Nazioarteko Konferentziaren behin betiko egitaraua aurkeztu zen. Era berean, 2012an izango den hamargarren Nazioarteko Konferentzia antolatuko duen parkea aukeratu zen eta kasu honetan, Arabako Teknologi Parkean izango da.
Gijongo Parke Zientifiko Teknologikoa
APTEren bigarren asanblea orokorra Gijongo Parke Zientifiko Teknologikoak antolatu du. Parke hau 2000. urtean jaio zen zientzian eta teknologian oinarritutako enpresak eta erakundeak sortu eta kokatu daitezen. Gijongo Udala da parkearen suspertzailea eta kudeaketak Enpresen Udal Zentruaren laguntza du. Egungo lur-azalera 155.000 metro karratukoa da eta laister beste esparru batera zabalduko da. Bertan injenieritza, enpresei zuzendutako zerbitzu aurreratuak IKT-ak eta energiaren arloetako erakundeak kokatzen dira.