Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak Isabel Celaak Bizi Teknologia Zentroa bisitatu zuen bertan Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko presidenteak Francisco Berjonek, Bizkaiako Teknologi Parkeko zuzendariak Txaber Ourok eta BTEK-eko zuzendariak Xabier Diazek hartu zuten eta interpretazio zentru berritzailearen tokirik azpimargarrienak erakutsi zizkioten.
Bisitaren arrazoia Elhuyar-eko zuzendaria den Itziar Nogerasekin eskeini zuen ondorengo prentsaurrekoa izan zen, iaztik Elhuyar-ek eta Hezkuntza sailak antolatzen dituzten Zeintzia Udalekuak ezagutzera emateko asmoarekin.
Martxoaren 30ean izan zen hedabideen aurreko agerpenaren edukina bat dator BTEK Bizi Teknologia Zentroaren sorrera-helburuekin, hau da, teknologia gazteei hurbiltzea, batez ere, bigarren hezkuntzakoei, zientzia-teknologiaren kultura suspertuz bisita dinamizatuen bidez, nahiz eta zentroa beste talde batzuentzat ere zabalik egon.