AR Racking-ek 18.000 pallet biltegiratzeko gaitasuna duen shuttle sistema ezarri du Logistica de Menaje-rentzat

Albisteak, Bizkaia

Logística de Menaje S.L.k bere biltegiaren optimizazioa AR Racking-en esku utzi du, zeinak proiektua bi fasetan garatu duen.

Lehen fasea 2020an amaitu zen, eta handitzea 2021ean burutu da, 13.000 eta 5.000 palleteko biltegiratze-ahalmena sortuz, hurrenez hurren.

AR Racking-ek shuttle sistema diseinatu eta instalatu du, biltegiratze-dentsitate handiko soluzio erdiautomatikoa.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=JfCIVSIXVus

Grupo Marcos Larrañaga y CIA taldearen parte den Logística de Menaje S.L. enpresak, ostalaritzako eta etxeko tresneriaren sektorean Lacor e Ibili markekin lan egiten duenak, AR Racking aukeratu du Dulantzin (Araba) duen zentro logistikoa handitzeko.

Logística de Menaje S.L. enpresak, 2021aren amaieran amaitutako biltegiaren handitze honekin, bezeroen beharretara egokitzeko, diseinu, ekoizpen, logistika eta administrazio aldetik kalitate goreneko zerbitzua eskaintzeko berrikuntza-prozesuari amaiera ematen dio. AR Racking biltegiratze-sistemetako espezialistak 2020an jada 3.540 m2-ko biltegia optimizatzeko lehen fasea osatu zuen.

Proiektuaren bigarren fase honetan, handitzeak tarteko stocka biltegiratzeko 1.445 m2-ko azalera duen eremua hartu du, eta bertan AR Shuttle biltegiratze erdiautomatikoko sistema instalatu du AR Racking-ek. Ibilgailu satelite motordunen bidezko soluzio horri esker, espazioaren ahalik eta aprobetxamendurik handiena lortu ahal izan da, bai azaleran, bai altueran. 4.961 pallet gordetzeko biltegiratzeko-kapazitatea sortu da. 2020ko instalazioan ordea, 12.960 pallet biltegiratzeko gaitasuna lortu zen. Guztira, tresneria-produktuentzako ia 18.000 pallet biltegiratzeko-kapazitatea.

AR Shuttle makina duten industria-apalategi konpaktuek dentsitate handiko biltegiratze-sistema bat osatzen dute. Soluzio honi esker, espazioa asko aprobetxatzen da eta orga jasotzailearen lan-korridoreak murrizten dira.  Izan ere, orga satelite motordunek modu autonomoan garraiatzen dituzte apalategiaren barrualdetik karga-unitateak.

Diseinu konplexua eta neurrikoa 4 astetan

Proiektuak hirigintza-muga konplexua izan du, eta, horren ondorioz, xehetasunezko planoak diseinatu behar izan dira. Obra zibila behar bezala gauzatzeari eta AR Racking-en ingeniaritza-lanari esker proiektuaren arrakasta bermatu da.

Nabarmentzekoa da, halaber, biltegia ahalik eta lasterren martxan jartzeko lortu diren epeak:  bigarren zabaltze-fase hau 4 asteren epean burutu da. Hasierako fasea 7 astetan garatu zen.

Yolanda Ocio Logística de Menaje S.L.-ko zuzendariaren hitzetan, «instalazioak hain epe laburrean martxan edukitzeak aukera eman digu negozioaren eguneroko operatibarekin jarraitzeko, sortu zitzaizkigun biltegiratze-beharretara egokituz. AR Shuttle sistemadun apalategiak dituen eremu honek buffer biltegi modura edukiko dugu gure bidalketa-gunerako, eta erreferentzia ugari biltegiratzeko aukera ematen digu oso azalera txikian».

Xabier Rica-ren, AR Racking-eko proiektu arduradunaren, esanetan «proiektua beharrizan zehatzetara egokitzeko eta eskuragarri dagoen espazioa biltegiaren eraikuntzaren eta apalegi industrialen instalazioaren bitartez optimizatu ahal izateko funtsezkoa izan da Logística de Menaje S.L.-ko arduradunekin batera egindako lana».

Partekatu

Beste berri batzuk