AR Racking-ek bat egin du Nazio Batuen Erakundearen Mundu Itunarekin

Albisteak, Bizkaia

AR Racking-ek bat egin du NBEren Mundu Itunarekin, garapen jasangarriko helburuekiko konpromisoa ziurtatuz horrela

Atxikitze honekin, iraunkortasunaren arloan sektorearen erreferente bihurtzeko benetako konpromisoa egiaztatzen du AR Racking-ek

Iraunkortasunaren ardatz estrategiko berria gauzatzeko prozesuan murgilduta, AR Racking nazioarteko enpresa-iraunkortasuna gidatzen duen Nazio Batuen Erakundearen Munduko Ituna ekimenari atxikitu da. Itunarekiko atxikimenduak AR Racking-ek erakunde laguntzaileekin, pertsonekin eta ingurumenarekin errespetuzko negozio-garapena izateko duen konpromisoa egiaztatzen du.

Itunaren bazkide gisa, AR Racking-ek konpromisoa hartzen du: alde batetik, Hamar Printzipioak bere estrategian sartzeko, “gutxienez giza eskubideen, lanaren, ingurumenaren eta ustelkeriaren aurkako borrokaren arloko oinarrizko erantzukizunak bete daitezen”, eta bestetik, 2030 urtea zerumuga duten Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) betetzen dituzten ekintzak egiteko konpromisoa hartzen du.

Errentagarritasun finantzarioa sortzeaz gain, enpresa-iraunkortasuna konpainiek epe ertain eta luzera ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-balioa sor dezaten ezartzen da, horrela, lan egiten duten komunitateen eta etorkizuneko belaunaldien aurrerabidean eta ongizatean lagunduz. AR Racking-ek, enpresa berritzaile eta abangoardista den aldetik, erreferentea izan nahi du bere sektorean, ez soilik produktuari, zerbitzuari eta kudeaketari dagokienez, baita balioetan eta negozio-garapenaren ikuspegian ere.

“Kalitatea kontzeptu transbertsala eta integrala da guretzat, eta erakunde zintzoa eta arduratsua gara. Egungo testuinguruan, etorkizun bideragarri eta jasangarriarekin konprometituta egotea betebehar bat izateaz gain, gure balio-proposamenaren berezko zerbait ere bada”, azaldu du José Manuel Lucio AR Racking-eko Zuzendari Gerenteak. “NBEren Munduko Itunaren bazkideak garela esan ahal izatea poztasun handia da, eta, aldi berean, gauzak egiteko dugun moduaren aitortza”.

AR Rackingi buruz:

AR Racking Arania Taldea-ren parte da. Arania Taldea altzairuaren eraldaketan oinarriturik sekore-anitzeko jarduera burutzen dituzten enpresez osaturiko esperientzia eta nabarmentasun handiko taldea da, 80 urte baino gehiagoko ibilbidea duena.

AR Rackingek exijentzia-maila altuko estandarrekin bat egiten duten aukera ugariko irtenbideak eta projektu-kudeaketa osoko zerbitzua eskaintzen dizkio merkatuari. AR Rackingen biletgiratze sistema industrialek berrikuntza, fidagarritasuna eta gehienezko eraginkortasuna dute ezaugarri.

Partekatu

Beste berri batzuk