Arabako 14 ikastetxetako 500 ikasle inguruk ikasi dute ekiten Vital Fundazioaren eta BIC Arabaren eskutik

Araba

‘IkasEkiten’ proiektuak praktika ekintzaileak hurbildu ditu ikastetxeetara, etorkizunean prestakuntza hori euren ardatz estrategikoan integra dezaten eta ekimen ekintzailea susta dezaten    

 San Viator eta Nazareth, IkasEkiten-en blogaren erredakzio lehiaketan sarituak 

IMG_2037 (1)Arabako hamalau ikastetxetako bigarren hezkuntzako 500 eskola-ume inguruk hartu dute parte ekimen ekintzailea sustatzeko proiektu batean. Vital Fundazioa eta BIC Araba buru dituela, kasEkiten proiektuak tailerrak egiteko aukera eman die, baita ideia sustatzaileak ezagutzeko eta haien esperientziak sustatzaileekin eurekin partekatzeko aukera ere.

‘IkasEkiten, ekiten ikasi’ programa 2014an abiarazi zen, Arabako ikastetxeei esperientzia ekintzaileetara hurbil daitezela errazteko bide izan zedin, etorkizunean prestakuntza hori euren ardatz estrategikoan integra dezaten. Izan ere, ekimen ekintzailea nerabeen eta gazteen artean sustatzea, eragile giltzarrietako bat da ezagutzaren ekonomian.

2016-2017 ikasturte honetan, Lurralde Historikoko hamalau ikastetxetako (Vitoria-Gasteizko hamabi, Murgiako bat eta Aguraingo beste bat) DBH 4. mailako 478 ikaslek goiz bat eman dute BIC Arabaren egoitzan (Arabako Parke Teknologikoa), ekiten ikasteko. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleak aukeratu dira, ekimen ekintzailea gizarteko arlo guztietan aipagarritzat jotzen bada ere, gazteen artean bereziki esanguratsua delako, kolektibo horrek sormena, berrikuntza, izpiritu ekintzailea eta abenturazalea baititu ezaugarri, eta abertsio gutxiago dio arriskuari eta sentiberatasun handiagoa aldaketa teknologikoekiko, eta horri esker dira, hain zuen ere, mota horretako proiektuetan sartzearen aldekoagoak.

BIC Araban egin duten egonaldian, parte hartzaileek ekintzailetza garatzeko beharrezko gaitasunekin zerikusia duten tailer tematikoak egin dituzte: ekimena, sormena, berrikuntza, konfiantza, arazoen ebazpena, e.a. Euskaraz nahiz gaztelaniaz egin dira. Bertatik bertara ezagutu ahal izan dute zer den eta zer egiten den enpresa eta berrikuntza zentro batean, eta gaitasun ekintzaileen garapenerako bidea eman da, esperientzietan oinarritutako dinamika eta jardueren bidez. Tailerren funtsezko premisa izan dute ‘eginez ikasi’.

Era beran, bertan kokatutako ekimen ekintzaileetako sustatzaileak ezagutu dituzte, esperientziak eta kezkak partekatu dituzte haiekin, eta zenbait eremutako kontzeptu eta garapen teknologiko berritzaileetara hurbildu dira, esaterako, bioteknologia, IKTak eta robotika. Egindako hogei tailerrei dagokienez, parte hartzaileek CIC Energigune, energiari buruzko ikerketa-zentroa, bisitatzeko aukera ere izan dute.

Programak on-line dimentsioa ere izan du, izan ere, ikasleek gizarte sareen bidez ere parte har dezatela sutatu da, komunitatea sor dadin ekimen ekintzailearen inguruan. Era berean, post lehiaketa bat egin da IkasEkiten blogean (www.ikasekiten.com). Post horretan, parte hartzaileek kronika bat idatzi behar zuten, tailerra era sortzailean laburtuz. Kronika hedatuenarentzako saria San Viator ikastetxerako izan da, eta saria abentura anitzeko txangoa izan da. Gainera, Nazareth Ikastetxeak ere saria jaso du, kronika originalena beraiek egin baitute. Kasu horretan tableta bi jasoko dituzte.

Parte hartu duten ikasleek nahiz irakasleek egindako balorazioak oso altuak izan dira. Izan ere, hamarretik 7,8 puntuko balorazioa eman diote ikasleek tailerrari, eta irakasleek, euren aldetik, 5 puntutik 4,75 eman diote.

Helduarorako prestakuntza

Ekitea aukera profesional hutsa baino zerbait gehiago da. Pentsatzeko, arrazoitzeko eta jarduteko era bat da, balio ekonomikoa eta soziala sortuko duen aukera bilatzearekin zerikusia duena. Horregatik, parte hartzaileek gizarte parte hartzerako, ikasteko, pentsamendurako, lanerako eta arazoen ebazpenerako gaitasunak gara ditzatela du helburu ekimen horrek. Lanerako adina duten gazteek euren bizitzaren kontrola har dezatela eta euren eta hurbileko pertsonen ongizatea lortzeko erak euren kabuz bilatu eta aurkitzera ausart daitezela. Hezkuntza ekintzailearen bidez, helduarorako prestakuntza egokia lortzea da helburua, hala euren aukeratarako nola euren arduretarako. Hartara, jarrera ausartak eta seguruak sustatzen dira, bereziki ahaleginaren kulturari dagokionez, ez itxarotea norbaitek zerbait egin arte, baizik eta nork bere kabuz egin dezala.

IkasEkiten-en hurrengo edizioa

Ekimen horren hurrengo edizioan parte hartzeko interesa duten probintziako ikastetxeek IkasEkiten-en 945 298 282 artatze-telefonoaren bidez eska dezakete  informazioa.

Partekatu

Beste berri batzuk