Zuzenbide digitaleko zerbitzuei buruzko jardunaldia

Bizkaia

Informazioren teknologiei aplikaturiko legearen alderdi praktikoak

Zuzenbide digitaleko zerbitzuei buruzko jardunaldira gonbidatzen zaituztegu. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egingo da urtarrilaren 31n (asteartea), Datuen Babesaren Eguna dela-eta. 9:30etik 12:00etara izango da saioa, Parkeko 101 eraikineko (eraikin nagusia) Gastatxu gelan.

Helburuak eta edukia

Lineako estrategiaren egunerokotasunari −web-orrialde soil batetik e-commerce plataforma konplexura− eragiten dioten alderdi legalei buruzko ikuspegi praktikoa eskaintzea da jardunaldiaren helburua.

Besteak beste, ondoko gaiak aurkeztu eta aztertuko dira:

. Eskubide digitala: zer da eta zer diziplina jasotzen ditu.

. Interneti buruzko arauketa: Informazio-gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko legea.

. Datuen babesa: Datu Pertsonalak babesteko Lege Organikoa (DPLO)

. Pribatutasuna, Datuak babesteko Europako Araudi berrian.

. Markak, domeinu-izenak eta GTLD berriak

. Jabetza intelektuala: Interneteko edukiak.

Hori guztia gaur egungo adibide eta kasu praktikoen bidez. Amaieran, solasaldia egongo da sor daitezkeen zalantzak argitzeko.

Hizlaria eta xede-publikoa

Herrero y Asociados-eko eskubide digitaleko zuzendari Paz Martínek gidatuko du jardunaldia. Aipatutako erakundeak 30 urte baino gehiagoko eskarmentua eta aitorpena ditu nazioko zein nazioarteko merkatuan.

Jardunaldia ondokoentzat da bereziki: marketin-departamentuetako profesionalak; Community managerrak eta komunikazio-arduradunak; enpresetako arduradun legalak, eta, oro har, Interneten presentzia duen eta zuzenbide digitalak norberaren zereginetan duen eraginari buruzko informazioa nahi duen eta edozein profesional.

Jardunaldia doakoa da. Baieztapena eskatzen da.

Izen-emateak eta informazio gehiago: innovabizkaia@parke.eus ; 94 403 95 00

Partekatu

Beste berri batzuk