Arabako Teknologia Parkea, “Solidario bai ala bai”

Arabako Teknologia Parkeak elikagaiak eskainiko dizkio CAYPE eta LOS MADRUGADORESek Arabako Elikagai Bankuarekin elkarlanean antolatutako “Solidario bai ala bai” kanpainari

Cartel  campaña 04-01 (002) copiaMaiatzaren 27an, Alaves taldeak Bartzelonaren aurka Erregearen Kopako finala Vicente Calderón estadioan jokatuko duela-eta, kanpaina hau jarri da abian eta helburu argia du: ahalik eta elikagai gehien lortzea eta ondoren, horiek Arabako Elikagai Bankuari ematea. Cype-ren egoitzara (Harrobi kalea 25-31, Betoño industrialdea) joan eta ekarpenak egiten dituztenek goma-aparrezko sudur gorri bat jasoko dute Alaves taldea animatzeko eta finalaren egunean, “sudur solidarioen” topaketak antolatuko dira Madrilen eta Gasteizen.

Arabako Teknologia Parkeak ez du elikagai-bankuari ekarpena egiteko aukera galdu nahi Arabako gizartearekiko dugun konpromisoaren harira eta bertako enpresa guztiak ekimenarekin bat egitera gonbidatzen ditugu. Parte hartu nahi duten enpresek alava@parke.eus helbidera idatzita jarri behar dute Parkearekin harremanetan eta elikagaiak biltzeko leku bat jarriko zaie lantokian.