IASPeko Europako Dibisioak Yorken antolatutako topaketan egon dira Euskal Parkeak

Nazioartean erreferentzia diren hizlariak ez ezik, Erresuma Batuko eta Europako hainbat teknologia-parke, unibertsitate, enpresa-sehaska eta erreferentziazko erakundetako 500 parte hartzaile baino gehiago elkartu ziren Yorkeko Teknologia Parkeak eta Erresuma Batuko Teknologia Parkeen Elkarteak (UKSPA) antolatutako ekimenean

IMG_0971Bi egunez, teknologia-parke europarretako liderrek aukera izan zuten ezagutza eta esperientziak elkartrukatzeko, baita jardunbide egokien eta esperientzia arrakastatsu globalen bidez ikasteko ere. Hitzordua erakusleiho bihurtu da han elkartu diren Parkeentzat.

Aukera paregabea izan da, zalantzarik gabe, Parkeak euren bezeroak, kolaboratzaileak eta egoiliarrak erakartzen eta eurei zerbitzuak zein berrikuntza eskaintzen jarraitu ahal izateko. Hori guztia Parkeetan bertan biltzen diren tokiko eta eskualdeko eragileekin lankidetzan.

Topaketaren aurretik, Wainnova-ko kideak bildu egin ziren elkartearen etorkizuneko estrategian aurrerapausoak emateko. Berrikuntzaren aldeko mundu-aliantza da Wainnova, eta Euskal Parkeak ere dira bertako kide.