Arabako Teknologia Parkeak Radio Vitoria-rekin “Plaza Nueva” saioan duen lankidetza (Otsailaren 2an, ostegunean)

Araba

Otsailaren 2an, ostegunean, 10:40etatik 11:00etara, Arabako Teknologia Parkeari eskainitako bigarren saioa egin da Radio Vitoriako “Plaza Nueva” goizeko programan. Programa hori hilean behin izaten da eta xedetzat du Parkeko enpresa edo ikerketa guneak egiten ari diren proiektu edo jarduerak ezagutzera ematea.

Arabako Teknologi Parkea, 03/02/2012

Oraingo honetan, saioan Teknologia Parkeko zuzendariaz gain, Tecnaliako “Media” Negozio Unitateko Zuzendaria, Ramon Delgado, aritu da eta honek “La Triple Ventana” (leiho hirukoitza) proiektua aurkeztu du.

Tecnalia lantzen ari den proiektu bat da, telebista kontsumitzeko era berriei buruzkoa. Bide horretan, gailuak integratzea da joera: TB, iPhone/mobila eta iPad, informazioa eta edukiak trukatzeko, modu osagarri aldiberekoan. Tecnaliak EITBrako aplikazio bat prestatu du, otsailaren 16an aurkeztuko dena, eta horren aurrerapen bat eman da Parkeari eskainitako saioan.

Partekatu

Beste berri batzuk