Arduinorekin gozatzeko jardunaldia

Bizkaia

SPRIk “Arduino: pozarren nago!” topaketa antolatuko du otsailaren 10ean, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Arduino plataforma  eta bere aukerak ezagutu nahi dituzten pertsona guztiei zuzendutako prestakuntza-ekitaldi bat da. Doakoa da, eta ez da aurretiazko ezagutzarik behar

ArduinoJornadaSpriArduino kode irekiko hardware-xaflaz eta software-ingurunez osatutako multzo bat da, azken urteotan esparru ugaritara zabaldu dena. Plataforma horixe erabiltzen da, bai sektore industrialean (proiektu teknologiko berrien prototipoak egiteko), eta bai hezkuntza-ekimenetan eta arte munduan. Hain da sinplea eta hainbeste modutara erabil daiteke, ezen aplikazio mordoa baitauzka robotikarako, Gauzen Interneterako eta fabrikazio digitalerako. Horrez gain, software eta hardware irekian oinarrituta dagoenez, mundu osoko komunitateek partekatzen dituzte sarean Arduinori buruzko ezagutzak eta harekin izandako esperientziak.

Jardunaldiaren helburua da Arduino plataformaren aukera anitzak ezagutzera ematea, zein sektoretan erabil daitekeen esploratzea, kode irekia eta maker mugimendua parte-hartzaileei hurbiltzea, eta modu praktikoan, hau da, adibideen bidez erakustea nola erabil daitekeen Arduino prototipoak egiteko.

Irakasleei, teknikariei, ingeniariei, artistei eta halako teknologietan interesatutako pertsona guztiei zuzenduta dago topaketa. Jabi Luengok, Tolosako Hirukide ikastetxeko teknologiako irakasleak emango du jardunaldia. Bere ikasleek Arduinon oinarritutako proiektu bat garatu behar izaten dute urtero, diziplina desberdinetako ezagutzak modu praktikoan aplikatzeko. Hona hemen, orain arte sortu dituzten ekimen batzuk: Kubo, pertsona nagusien psikomotrizitatea lantzeko diseinatutako jolas interaktiboa; eta Incubegg, orain Lehen Hezkuntzako ikasleek erabiltzen duten haztegia (Arduino bidez kontrolatua).

Partekatu

Beste berri batzuk