Oronaren zibersegurtasun arloko proiektu bat Basque Industry 4.0 programan sartu dute

Gipuzkoa

Orona euskal enpresa soluzio bat garatzen ari da, igogailuak kanpoaldearekin lotzen dituzten sistemen segurtasuna indartzeko asmoz, eta ekimen honetarako, Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 laguntza-programaren babesa izan du

ideoIgogailuetako komunikazioen segurtasuna hobetzea da proiektuaren helburu nagusia, bereziki gogoan izanda igogailuak ez direla sistema fisiko isolatuak, baizik eta, sistema ziberfisiko eta integratuen instalazioari esker, kanpoaldearekin lotuta egon ohi direla.

IK4-Ikerlan zentro teknologikoa partaide duen ekimen honen bitartez, aurrera jarraitu nahi da informazio teknologiak txertatzeko ahaleginean, datu-trukea segurtasunez egin eta, mantentze-lan prediktiboko tekniken laguntzaz, bezeroentzako zerbitzua hobetzen laguntzeko asmoz.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk