Astiz doktoreak 2 milioi euro jaso ditu “StarTicking” proiektua garatzeko. Proiektu horren helburua erloju zirkadianoa noiz eta nola funtzionatzen hasten den ulertzea da

Albisteak, Bizkaia

Mariana Astiz gaur egun Ikerbasque Research Fellow da ACHUCARROn eta Neuronas eta Gliako Fisiologia Zirkadianoko laborategiaren buru da

Europako Zientzia Kontseiluak (European Research Council) «Consolidator Grant 2022» laguntzetako bat eman dio «StarTicking» izeneko proiektu bat garatzeko. Proiektu hori 2 milioi eurorekin finantzatuta dago, eta 5 urtez garatuko da.

24 orduko denbora-sistema (zirkadianoa) jaiotza-inguruan garatzen da, eta gure bizitza osoko fisiologia arautzen du. Egunero (gau/egun) gertatzen diren aldaketa errepikariak aurreratzeko funtsezko zeregina du, prozesu molekular eta zelular bakoitzerako unerik onena aurkitzeko. Hierarkikoki antolatuta dago, «taupada-markagailu maisu» batekin nukleo suprakasmatiko hipotalamikoan (NSQ), eta gai da ingurumen-argia hautemateko eta gorputzari zer ordu den esateko. StarTicking-ek urteetan erantzun gabe egon den galdera bati erantzutea proposatzen du: erloju zirkadianoa noiz eta nola hasten den funtzionatzen. Horretarako, proiektuak diziplina anitzeko ikuspegi integratu bat proposatzen du, saguen eta gizakien «taupada-markagailuaren» garapenean oinarritua. Proiektu honen helburua da ebidentziak eta ezagutza ematea gure gaitasun fisiologikoa gobernatzen duen prozesu bati buruz.

Partekatu

Beste berri batzuk