Ate irekien jardunaldia Eureka! Zientzia Museoan

Gipuzkoa

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Eureka! Zientzia Museoak ate irekien jardunaldia eskainiko du datorren igandean, maiatzak 20

Argazki puente mayo18Aurtengo leloa “Museo hiperkonektatuak; enfoke berriak, publiko berriak” da. Gero eta konektatuago dagoen mundu batean ezinezkoa da museoen zeregina, museoek ezartzen dituzten konexio guztiak kontuan hartu gabe ulertzea.

Museoa 11:00etatik 20:00tara egongo da zabalik eta programazio zabala prestatu du egun horretarako.

Igandean, erakusketa iraunkorra ikusteko sarrera doakoa izango da eta bisitari bakoitzak eskaintzen diren jardueretako batean (planetarioko saioa edo ikuskizun zientifikoa) parte hartzeko aukera ere izango du aretoaren edukiera bete arte.

Animalien ongizatea babesteko, Animalia aretoa itxita mantenduko dugu egun horretan eta simulagailuen gela irekita egongo den arren, hau ez da doakoa izango.

Kanpoaldean, Gipuzkoa Plazako maketaren inguruan, eskalako trenen zirkuitu bat egongo da ikusgai, Gipuzkoako Burnibidearen Lagunen Elkartearen laguntzari esker.

Museoko Da Vinci aretoan berriz “Doplay Championship” Robotika lehiaketa antolatu dugu goiz partean. Bertan, hogei ikastetxe desberdinetako 2/3 gaztez osatutako 60 talde inguruk parte hartuko du eta bi erronkari egin beharko diete aurre: 1vs1 eta multikirolak.

Newton auditorioan berriz, proiektu berritzaileak aurkeztuko dizkiguten zazpi enpresen stand teknologikoak bisitatu ahal izango dira. Enpresak honako hauek dira: A360 DRONE Droneak, ARBI / EDUCA REALITYErrealitate areagotua, CANSAT  “Laten jaurtiketa”,  DOPLAY Tailer teknologikoak, DOMOTEK 3Dko inprimaketa, SPCMAKEBLOCK MAKER robotika eta ESCUELA CENTA Ikus-entzunezko postprodukzioan espezializatutako prestakuntza, 3D animazioa, Errealitate Birtuala eta Areagotua.

Eguna: maiatzak 20, igandea

Lekua: Eureka! Zientzia Museoa (autobusa: 17, 28, 31 eta 35) Ordutegia:

–        Museoa: 11:00-20:00

–        Trenen zirkuitoa, Stand Teknologikoak eta Robotika Lehiaketa: 11:00-14:00

Partekatu

Beste berri batzuk