AGENDA SOZIALA: “QUESEANDO”, Gaztetan espezialistak eta “BREWGAST”en, Garagardoetan Espezialisten, II. edizioa
Honekin batera ematen dizuegu Arabako Teknologia Parkeko eraikin nagusian hurrengo asteotarako aurrez ikusita dagoen agenda sozialaren inguruko informazioa.
Asteartean, maiatzaren 22an, 13:30etik 15:00etara, “QUESEANDO”, gaztetan adituak, taldearen tailerra egingo dugu. Bertan, ardi-gaztak (Urdiña Aran eta Lligat), ahuntz-gaztak (Semi Mas Tano) eta behi-gaztak (Gastatan), eta pintxo hauek dastatzeko aukera eskainiko da:
– Gilda pintxoa
– Urdaiazpikoaren ogitarteko txikia piper berdearekin
– Peperoncini
– Porrua
– Postrea: Idiazabal gazta irasagar eta intxaurrekin
PREZIOA: 10 euro (dastatzera sartu aurretik ordaindu behar da).
Bestalde, ostegunean, ekainaren 14an, 13:30etik 15:00etara, lehen edizioan izandako arrakasta handia dela eta, “BREWGAST”en, garagardoetan espezialistak direnen, beste dastatze bat egingo dugu. Oraingoan, izena emateko garaian lehentasuna izango dute aurrekoan tokirik gabe geratu zirenek. % 100 artisauak diren garagardoak dastatuko dira, Naparbier-1, Naparbier-2, Dougalls eta Basqueland Brewing Proyect, hainbat pintxorekin batera:
– Urdaiazpiko iberikoaren ogitarteko txikia
– Gilda pintxoa
– Hegaluzea, mahonesa eta antxoa
– Tomate lehorra Idiazabal gaztarekin eta oliba beltzarekin
– Pintxo GOZOA
PREZIOA: 10 euro (dastatzera sartu aurretik ordaindu behar da).
Informazio gehiago izateko eta izen-emateetarako, bidali mezu bat plansocialalava@parke.eus helbidera honako hauek zehaztuta: izen-abizenak, posta elektronikoa eta zer tailerretan izena eman nahi duzun.
Leku kopurua mugatua da. DAGOENEKO EZ DAGO TOKIRIK.