ATP energia aurreztea sustatuko du Gasteizi, “Green Capital” gisa, laguntza emateko

Araba

Parkeak eta Udal gasteiztarrak lankidetza hitzarmena sinatu dute hiriburutza europarraren programan konprometitzeko asmoarekin. • Teknologi Parkeen Nazioarteko X. Biltzarra eta mugikortasun jasangarriarekin lotutako ekintzak, beste ekitaldi aipagarri batzuk. • Udalak “Green Capital” egitasmoa Vitoria-Gasteizeko udalerrian egiteko konpromisua hartu du.

Arabako Teknologi Parkea, 26/01/2012

Arabako Teknologi Parkeak “Green Capital”-arekin lotutako ekimenak hartuko ditu, gaur goizean Vitoria-Gasteizko Udalak eta Arabako Teknologi Parkeak sinatutako lankidetza hitzarmenari esker, “Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012”-ko Erakunde babesle” izendatzeko hitzarmena, hain zuzen ere. Akordioak Parkearen inguruko erakundeen artean hiriburutza europarraren programa zabaltzeko eta erakunde hoiek sensibilizatzeko eta inplikatzeko helburu nagusia du.

Hiriko alkateak, Javier Marotok, eta Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko presidenteak, Francisco Berjonek sinatutako akordio-ekitaldia Parkearen eraikin nagusian izan da, biek enpresei zuzendutako “European Green Capital 2012”-ren inguruan negozio aukerei buruzko jardunaldia aurkeztu ondoren, Miñanon.

Jardunaldia Parkean egingo diren ekintzetariko bat baino ez da eta ez da nabarmenena izango, datorren urrian “APTE- Asociación de Parques Científicos y Tecnológicos de España” delakoaren Nazioarteko X. Biltzarra hartuko du eta. Astebetez estatu eta nazioarte mailako parkeetako hainbat arduradun Miñanon bilduko dira jasangarritasuna eta ekonomia berdeari buruzko gaietaz mintzatzeko.

Beste ekintza batek, “Programa Pacto Verde” delakoaren barruan, (ibilgailu elektrikoari lotuta) mugikortasun jasangarriarekin, Parkeko eraikinen energia-errehabilitazioarekin eta uraren arazketa- eta horniketa- instalazioen energia-eraginkortasunarekin zerikusia du.

Gasteizko Udalak, bere aldetik, hiriburutasun eruoparraren egitasmoa udalerrian gauzatzeko eta egitarauaren ekitaldiak Parkeko instalazioetan antolatzeko konpromisua hartu du.

Mezenas gisa, Teknologi Parkeak, besteak beste, “Babesle Ofiziala” deitura eta “Vitoria-Gasteiz European Green Capital”-aren deitura, logotipoa, markak eta ikurrak erabili ahal izango ditu egitasmoari lotutako bere publizidade kanpainetan. Honen trukez, eta “Vitoria-Gasteiz European Green Capital”-aren babesari laguntza moduan, Arabako Teknologi Parkeak gauzaz ordainduko du, hain zuzen ere, egitasmoari lotutako ekintzak egiteko beharrezko azpiegitura jarriko du eta honen gutxieneko balioa 60.000 eurotakoa izango da.

Kontratua indarrean babes-programa bukatu arte, hau da 2012ko abenduaren 31ra arte, egongo da. Baina, Parkeak hiriburutzaren logoa 2013ko ekainera arte erabili ahal izango du.

Partekatu

Beste berri batzuk