Aurkeztu da Donostian Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa, industria eta enpresa arloko zibersegurtasunaren euskal erreferentea

Araba

Alex Arriolak, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak, ezagutzera eman ditu BCSCk duela zazpi hilabete sortu denetik egin dituen aurrerapenak. Aurrerapen horiei esker BCSC da zibererasoei erantzuteko lantalde bakarra Euskadin baizik lan egiten ez duena.

 

Alex ArriolaAlex Arriolak, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak, ezagutzera eman ditu gaur Donostian BCSCk duela zazpi hilabete sortu denetik egin dituen aurrerapenak. Arriolak adierazi du epe horretan zibersegurtasun arloko erreferentzia bilakatu dela hiru euskal lurraldeetako industria eta enpresentzat eta esan du BCSC dela zibererasoei erantzuteko lantalde bakarra Euskadin baizik lan egiten ez duena. Arriolak orobat aipatu du BCSCk oinarriak jarri dituela Basque Digital Innovation Hub zibersegurtasun gunea bultzatzeko, eta horri esker posible izango dela enpresei zibersegurtasun gertakarietarako laguntza eta alerta zerbitzu bat eskaintzea, Euskadi nazioarteko erreferente bihurtzea zibersegurtasunaren arloko teknologiak industrian aplikatzeko orduan, topagune bilakatzea tokiko zibersegurtasun eskaintzaile eta eskatzaileentzat, eta liderra izatea tokiko zein nazioarteko lankidetzako ekimen publiko-pribatuetan.

Gehiago irakurri

Partekatu

Beste berri batzuk