Baliza 50

Kaixo, kaixo 🙂 Zuen lehen baliza hauxe bada, escape roomean sartzeko, klikatu hemen:

Hasiera

Hau bat-batean eskaneatu baduzue eta ez badakizue zergatik ezta zer den, klikatu bertan, gustatuko zaizue, seguru.


Proba honetan, objektu ezberdinak ekoiztean igortzen den CO2 kantitateaz hitz egingo dugu. Karbono dioxidoa planetako gas ugarienetako bat da eta baita berotegi-efektuaren eragile nagusia. Berotegi-efektu horrek ingurumen-inpaktu handiak sortzen ditu, hala nola, itsas mailaren igoera, ekaitz gogorragoak eta lehorteen gorakada, besteak beste.

Gainera, gure zorionerako, energia eta ingurumenaren sektoreko ekosistemarekin zerikusia duten enpresaz inguratuta gaude, eta energia, eguzkia eta geotermika aprobetxatzeko azpiegiturak ditugu, besteak beste.

Horregatik, zuen erronka izango da produktuak eta produktu horien ekoizpenak sortzen duen CO2 kantitatea erlazionatzea.


Pistak Pistak Pista 1 Pista 2 Pista 3
Ona hemen pista batzuk

Produktu bakoitza bere emisioekin
elkartzean sortzen den x horretan dago
zuen azken letra.

Poliester-kamiseta baten ekoizpenak
5,5 kg CO2 igortzen ditu.

Zuen hurrengo letra “E” da.

Mapa baten laguntza behar duzue? Sakatu hemen.

Zuen azken baliza baldin bada, zeren zain zaudete escape rooma osatu eta akreditazioa lortzeko? Joan zaitezte korrika hurrengo estekara.