Baliza 59
Kaixo, kaixo 🙂 Zuen lehen baliza hauxe bada, escape roomean sartzeko, klikatu hemen:
Hau bat-batean eskaneatu baduzue eta ez badakizue zergatik ezta zer den, klikatu bertan, gustatuko zaizue, seguru.
GJH 4 horrek berak hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzea sustatzen du, pertsona guztientzako ikasteko aukerekin. Formazioa funtsezko zutabea da Parkean, eta, gainera, gure garapen pertsonal eta profesionalaren oinarria da.
Gaur, hain ohikoa den adibide bat nabarmendu nahi dugu, hezkuntza inklusiboaren aukerak gero eta gehiago kontuan hartzen dituena. Horregatik, proba honetan, hizkuntza unibertsalez idatzitako mezu hau deszifratu nahi dizuegu: braille hizkuntzan.
Hemen utziko dizuegu! Eta ez kezkatu, legenda bat daukazue:
Ona hemen pista batzuk
Gakoa, alde batetik, puntuen posizioan dago,
eta, bestetik, matrize bakoitzaren azpian
dagoen inskripzioan.
“Itsasontzien jokoa”ren antzekoa da.
Saiatu laukiak gurutz batekin markatzen:
Zer osatzen dute?
Lehenengo matrizean, 1A, 2A eta 3A markatuta,
lerro bertikal bat osatuko da ezkerrean,
braillearen legendan L letrarekin bat datorrena.
Jarraitu dinamika horrekin…
Mapa baten laguntza behar duzue? Hemen zirkuitu laburrarena daukazue, eta hemen berriz zirkuitu luzearena.
Zuen azken baliza baldin bada, zeren zain zaudete escape rooma osatu eta akreditazioa lortzeko? Joan zaitezte korrika hurrengo estekara.