Ayesa Digitaleko Administrazio Kontseiluak Ucín presidente eta Baraza konpainiako lehen exekutibo izendatzea onartu du
Gobernu-organo gorena bederatzi kontseilarik eratzen dute, eta kide independente berriek osatuko dute
Fase berri bat hasi da konpainia zerbitzu digitalen hornitzaile nagusietako bat izan dadin Europan
Egin da Ayesa Digitaleko Administrazio Kontseiluaren lehen bilera, duela gutxi bere akziodun berriek erosketa burutu ondoren. Horrela, fase berri bati ekin zaio, konpainia zerbitzu digitalen hornitzaile nagusietako bat bihur dadin Europan.
Administrazio Kontseilua bederatzi kidek eratu dute:
• Iñigo Ucín, presidentea, independiente gisa
• Unai Rementeria, kontseilari dominikala, BBK banku-fundazioaren ordez
• Javier Aldazabal, kontseilari dominikala, BBK banku-fundazioaren aldetik
• Jon Ander de las Fuentes, kontseilari dominikala, Indar Karteraren (Kutxabank) ordez
• Koldo Etxeberria, kontseilari dominikala, Indar Karteraren aldetik (Kutxabank)
• Amaia del Villar, kontseilari dominikala, Finkatuz-en (Eusko Jaurlaritza) ordez
• Jaione Ganzarain, kontseilari dominikala, Finkatuz-en (Eusko Jaurlaritza) aldetik
• Jon Urresti, kontseilari dominikala, Vital Fundazioaren ordez
• Joseba Lekube, kontseilari dominikala, Teknei-ren izenean.
Konpainiako gobernu-organo gorena kide independente berriek osatuko dute.
Presidente ez-exekutiboa eta CEO
Bere lehen saioan, Administrazio Kontseiluak Iñigo Ucín, Ayesa Digitaleko presidente ez exekutibo izendatzea onartu du, eta Manuel Baraza, CEO edo konpainiako lehen exekutibo.
Iñigo Ucínek esperientzia handia du industriaren eta kudeaketaren arloan: Mondragon Korporazioko Kontseilu Nagusiko presidente izan da, baita ere Mondragon Korporazioko presidenteorde (Automatizazio Industrialaren eta Makina Erremintaren dibisioa) eta Danobateko zuzendari nagusi, beste ardura batzuen artean. Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreko lehendakaria ere izan zen.
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta Berrikuntzaren Kudeaketa masterra ere egin zuen unibertsitate berean.
Manuel Barazak, bestalde, 35 urte baino gehiagoko esperientzia du Informazioaren Teknologien sektorean, eta, horietatik, 25 urte baino gehiago Ibermátican eta Ayesa Digitalen egin ditu, non, besteak beste, izan den: zuzendari komertziala, nazioarteko zuzendaria, Industria zuzendaria, Energia eta Utilities-eko zuzendaria, Merkatuetako zuzendari globala (CMO) eta, berrikiago, Eragiketen zuzendari orokorra (COO).
Industria Ingeniari Teknikoa da Zaragozako Unibertsitatearen eskutik, eta industriari aplikatutako Informazio Teknologietan espezializatuta dago.