Badator 22. KORRIKA!!

Euskal Herria mendebaldetik ekialdera eta iparraldetik hegoaldera zeharkatuko duen 22. KORRIKA hasiko da. Apirilaren 6an, asteazkena, 17:57ak aldera, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parketik pasako da eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Gurea 1547. kilometroa izango da, Derioko lehen kilometroa eta Baserri Antzokiraino doana. Aurreikusitako ordutegia baino 30 minutu lehenago elkartuko gara han. Zatoz gurekin!!!