Parkeak balioa sortzea eta berrikuntzaren aldeko apustua egitea bultzatzen du, jasangarritasunaren eta digitalizazioaren arloan erreferentzia diren espazioen bitartez. Halaber, enpresentzako eta pertsonentzako zerbitzu bereizgarriak eskaintzen ditu.
Enpresa eta eragile berritzaileak hautatzea eta erakartzea, eta zerbitzu espezializatuen atari bat finkatzea, espazio bereizgarri, jasangarri eta kalitate goreneko batzuen barruan.
Abangoardiako azpiegiturak, kalitate handieneko lan-ingurunea sortzeko, jasangarritasunaren arloan portaera eredugarria izateko eta bezeroen digitalizazioa errazten duten sistema adimendunak eta bitartekoak edukitzeko.
Kontaktua eta lankidetzaren dinamizazioa, eragile espezializatuen zerbitzuak hurbiltzea, eta enpresen gaitasunak eta proiektuak zabaltzea on-line eta off-line komunikabideen bitartez.
Kontziliazioa erraztera, osasuna hobetzera eta profesionalen profil berrien (belaunaldi berriak, kultura berriak…) beharrak asetzen dituzten ondasun eta zerbitzuak eskuratzera bideratutako zerbitzuak.
Parkeak RIS 3 (Osasun pertsonalizatua, Energia garbiagoak eta Industria Adimenduna) hiru sektoreak indartzea sustatzen du, eta baita bi eremu handi ere: Smart Mobility eta Elikadura Osasungarria.